Arratsaldeko 6 tako ipini dabe hitzordu AEKko euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2. solairun). Hurreatu zeu be eta ein euskeraz berba erreztasunik eztaukenakin . Alkarreaz ahal douelako!

Arratsaldeko 6 tako ipini dabe hitzordu AEKko euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2. solairun). Hurreatu zeu be eta ein euskeraz berba erreztasunik eztaukenakin . Alkarreaz ahal douelako!

Abenduko hitzaldixe eskeinikozku Zientziaren Giltzak Elkarteko lagunak. Abenduak 18 (astelehena) arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zaharrin MARIA LALLIER, ikertzalli neurozientzia kognitibutan berba eingo dau eta hitzaldixan ixenburu, La sensibilidad al ritmo moldea el cerebro lector: UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL. Hurreatu entzutea!


Unanue udal musika eskolakuk mezu hau zabaltzeko eskatu dosku:
Aurtengo GABON KONTZERTU datorren hillan 18 xan (astelehenin) eskeiniko dabe elixan illuntzeko 8 retan hasiko dan emanaldixan. Musiki gustoku dozuen danoi zabaldu eta hurreatu entzutea, milla esker!

Urte amaieriaz batea hamen dator aurtengo KAKATZAN. Montanbaikerun mendi ibilaldixak badauke irteerako ordutegixe, goxeko 9 xetan Alamedan batuko eidiz (ez ahaztu bizikletaik). Aurten be INDIXU faltan botako dabe, datorren urtin danak batea einbikotxule gogoratzen dotze antolakuntzatik.

Hamen dator aurtengo EGIA-IRIONDO memoriala. Bertan parte hartzeko ixenak Turismo bulegun emon biko diz, abenduan 9,10, 12, 13 eta 14an. Denboriaz zabize, hasi entrenaten!

Irailak 17 xan laga giñuzen DOMEKA LARRINAGA AZPIAZU “ANPOLAI”k. On azkan agurre etxeko ordu alla da eta berak hain matxe ban leku aukeratu dabe lagun eta etxekuk, Madalenan goxeko 11:30 tan. Bera gustoa eongo litxake eta berak esaten ban morun, “Gure aldekuk etorritxe ni poz-pozik”. DOMEKAK merezi ban.

Aste honetan musikaxak daz gorenin, SANTA ZEZILIko ospakizunak dizela ta. Ta amaiera borobille emoteko Kontzertu antolatu dabe ongoxe zapaturako Andra Mari elixan arratsaldeko 7:30 xetan hasiko dana. Bertan besteak beste talde honek hartuko dabe parte: Unanue Kamara koralak, herriko txistulai taldik, Kantaize abesbatzak eta Unanue udal musika eskolako orkestak. Musiki gustoku badozu etorri zeube eta gozatu belarrixak.

Pasan baixakun arrantzale bat hil zan Ondarruko portun. Aurten 47 lagun hil diz Euskal Herrixan biharrea jun eta gero. Lan istripuk ekiditeko, segurtasun neurrixak bermatu eta prekaritatiaz amatxu birde, NAHIKU DE!
Gertaera hau salatzeko, konzentraziñoi bat eingo da Ondarruko portu sarreran eguerdiko 12:30 tan gaur (Azaroak 20).

Zientziaren giltzak elkartin ongo hilleko hitzaldixe astelehenin ixango da eta gai lez, La observacion de las ondas gravitacionales: UNA NUEVA VENTANA AL UNIVERSO! ixenburu ipinitze. Hitzaldixe emongo dabena, JOSE JUAN BLANCO PILLADO fisikaxe ixango da. Gogoratu, arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta Kofrai zaharrin egongo dala. Anima eta jun entzutea!

Sareartin ekimenan barrun eta PORTUKO RANPAN, 16. urteurrena ospatzeko kontzertuk antolatu diz abenduan 1 eako. Berta juteko sarrerak salgai daz ALAI tabernan eta KURIKE dendan 6 euron trukin.
