Urriak 29 (domeki) II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia!

Urrixan 29 xan ospatuko da II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia Arbideko rokodromun (Iñaki deuna 40 xan). Goxeko 9:00tan hasiko da (Ate irekieri 8:00), Finalak: 16:00tan ixango diz.

Parte hartzallik bete beharreko baldintzak:

60 parte hartzaile gexenez. Ez eon zain atzan momenturate eta apunta! Parte hartzi 13 urtetik aurrea. Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ ) Ixena emoteko azkanengoko egune Urriak 17 eguerdiko ordu bixak arte.

Maila desberdinetako bloke asko, parte hartzaile guztixantzak kamisetak, premixuk, otzara baten zozketi eta giro ezin hobi!

Urriak 4 (eguaztena) konzentraziñoi Zubi-Zahar ikastolan, Bizkaiko ostalaritza Greban!

Bizkaiko ostalaritzi mobilizaziñoikin hasi de ( jangeletako bihargiñak, ospitaletako sukalde eta kafetegixetako langillik, 3. adiñeko egoitzako langillik..), lan eta soldata duiñak eskatzeko eta Urrixan 4an 11an eta 12rako Greba deialdixe ein dabe. Hori dala ta, Urrixan 4 an (eguaztena) konzentraziñoi bat eingo dabe herrixan Zubi-Zahar herri ikastolin atarixan eguerdiko 12:30tan. Biharra etxen dabenak, kondiziñoi duiñak eukibitxuelako, jo ta ke eskubidik lortu arte!

Irailak 29 (baixaku) TXIRRIMORRASKIn ixena emoteko egune!

Nahizu TXIRRIMORRASKIko partaidi ixan? Irailan 29 xan arratsaldeko 5:30 tatik 7 reta BIXIKANeko lokalin ahalko dozue ixena emon. Kartelin agertzen dizen baldintzak bete bihir dozue: 20 euro, argazki txiki bat, osakidetzako txartelan fotokopixi eta gaixotasunen bat euki ezkeo medikun informeren bat.

Eta zer eingozue TXIRRIMORRASKIn? Lagun barrixak ezautu, Jolastu eta jolastu, zikindu, jolastu osteabe, disfraza, leko barrixak ezautu…

Irailak 18 (astelehena) Kamiñalde eta Alde zaharreko auzo batzarra Kofrai Zaharrin!

Kamiñaldeko eta Alde Zaharreko goiko kalitako bizilagunakin auzo batzarra egingo da astelehenin, trafiku murrizteko eta oinezkun segurtasune handitzeko gauzatuko dan proiektun ingurun, bizilagunen eskarixai jarraituz. Arazuai irtenbidik topa birdizelako etorri eta emon zeure iritzixe, danon artin herri hobe bat einbirdouelako. Gogoratu Kofrai zaharreko bigarren pisun ixango dala eta 6:30 xetan hasiko dala.