Martxoak 9, RADIXU irratixan 33. urteko kontzertu ospakizune Portuko Ranpan!

RADIXU irratixak (105,5 fm) 33 urte handi beteten dotxu aurten eta hori ospatzeko Kontzerto potente bat antolatu dabe Portuko Ranpan Martxoak 9 rako (zapatu), gabeko 10etan hasiko dana. Kontzertun parte hartuko daben taldik, UNIDAD ALAVESA eta DEI ixango diz. Sarrerak beti lez, ALAI tabernan eta KURIKE dendan erosi zeinke 8 euron trukin. Etorri zeu be RADIXUn urteurrena ospatzea!

Otsailak 8 (eguena) EUSKERIN EGOERI GAUR, Zer diñue datuk? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ondarroako Udaleko euskara zerbitzun eta UEMAn eskutik, “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” hitzaldixe antolatu de otsailan 8rako (eguena) arratsaldeko 18:00etan Kofradia Zaharrin. Hizlari lez, IÑAKI IURREBASO eongo da ta berak azalduko dau arnasgunin eragiñe ta udalerri euskaldunan (UEMA) sendotzi euskerin biziberritzeako giltzarrixe zeatxik dan hain beharrezku.

Gaur, Urtarrillak 26 (baixaku) PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! enkarteladi.

PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko aro barri baten atarixan gaz ta inddar guztik ipini birdouz falta douzenak gure artea ekarteko. Kale mobilizaziñoikin jarraitxu birdou amaierako helburu lortzeko. Gaur Urtarrillan 26 ( hilleko azkan baixaku) batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan Alde Zaharrin ta enkarteladan jungo gaz Alameda arte. DAN-DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!

Urtarrillak 29 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, WINTER IS COMING? Evolucion del Mar Cantabrico en los ultimos 130.000 años!

2024 urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren Giltzak Elkartekuk Urtarrillaren 29 rako. Kantauri itsosun eboluziñoi 130.000 urtin tzir aztertuko dau BLANCA MARIA MARTINEZ GARCIA geologuk. Kostaldeko herrixe dan neurrixan guri, gaxe bertatik berta ikutzen gatxu. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan hasiko dala hitzaldixe, hurreatu zeube entzutea!