Portuko Ranpaneko Sareartin kontzertun barrun Apirileko kontzertu aurkeztu dabe, TOC eta HOFE x 4:40 taldikin. Sarrerak ipinitxuez saltzen ALAI tabernan eta KURIKE dendan 8 euron trukin. Ia sarrera baik geatzen zazen, eskuratu lelengotik.

Portuko Ranpaneko Sareartin kontzertun barrun Apirileko kontzertu aurkeztu dabe, TOC eta HOFE x 4:40 taldikin. Sarrerak ipinitxuez saltzen ALAI tabernan eta KURIKE dendan 8 euron trukin. Ia sarrera baik geatzen zazen, eskuratu lelengotik.

Zer dan BIXI galdetukozue gexenok, behian dakazue horren azalpena! ONDARRUko herrixe beti ixandalako solidaxu, ongun be esko bat botateko PREST!

ARKAITZ RODRIGUEZen berbaldi iraixe eukikou gaur arratsaldeko 7retatik aurrea Kofrai Zaharrin. ERABAKI ALDAKETA izenburun barrun Euskal Herrixan tzir dazen emoten hitzaldixan barrun.

KORRIKA kulturalan barrun BIZKARSORO pelikuli ikusteko aukeri eukikou martitzenin (Martxoak 19) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 xetan. Proiekziñoin ondoren solasaldixe eongo da berai buruz. Merezi dau ikusti!

Martxoak 18xan ixango da ongo hilleko Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutako hitzaldixe. Arratsaldeko 6:30 tan hasiko da eta gaxe: ANTIBIOTIKUK lehen, on eta bixar, hizlari lez LIDE ARANA URBIETA biokimikarixe etorriko da. Merezi dau entzutea juti.

EKIOLA Lea-Artibai eguzki-autokontsumoako herritarren kooperatibi aurkeztuko dabe eguaztenin Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 xetatik aurrea. Energixa berriztagarrixak bultzatu birdou danon artin, hurreatu entzutea!

Ongo hilleko hitzaldixe prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Otsailaren 26 rako. Gaxe, ahomiñin dabillen Adimen artifizialan bueltan dabil, ta hori gure hizkuntziaz lotzen dau. Mundua suntzitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU?. Hizlari lez, ENEKO AGIRRE BENGOA informatikarixe etorriko da. Gogoratu, Kofrai zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku guri, hurreatu entzutea zeu be!

Motorrak martxan ipini diz 23.KORRIKA antolatzeko. Ongo eguenin osteabe KORRIKA batzordi batuko da AEKko euskaltegixan gauzak zehazten juteko (KORRIKA txiki, kilometro banaketak,….), bertan herriko talde eragille ugarik hartuko dabe parte, Arraun elkartik, AURRERAk, herriko ikastetxik, kultur taldik, alderdi politikuk. aisialdiko taldik… Gogoratu, KORRIKA dendi be zabalik dala mateixala eskurazteko.

Ongo eguenin (Otsailak 22) arratsaldeko 7 retan hitzaldi interesgarrixe eukikou Kofraxan, Liztor asiarrei eta erleei buruzku, Lea Artibai Landa Garapenerako alkartik antolatute.

Guggenheim-Urdaibai Stop plataformik hitzaldixe eskeiniko dau Kofradia Zaharrin datorren asteko eguaztenin (Otsailak 21). Urdaibaiko Biosferan egin nahi daben Guggenheim museuai buruzko euran ikuspuntu azalduko dabe. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 7 retan hasiko dala. Hurreatu entzutea eta ata zeure konklusiñoik!
