San Lorentzo egune, Asterrika auzoko egune da gure ingurun. Aurten be egitarau zabala presta dabe ASTERRIKARRAK auzo elkartekuk egun horretako eta tartin bi bertsolai handi eukikouz bertan, ETXAHUN LEKUE ETXEBARRIA eta ONINTZA ENBEITA MAGUREGI. Asterrikarrak diñuen lez, Euzkitxan beru Asterrikan giru! Hurreatu entzutea bertsolai handi honek.
Andra Mari jaxak alla aurretik urtero etxen dan azoki de hau. Eskualdeko eta inguruko beste hainbat herritako produktu onenak, bertatik berta ikusteko eta erosteko aukeri eukikou gaur, goxeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00eta Itxasaurre plazan.
Beste urte batez, urtero ein douen latxeik hondartzetako mobilizaziñoik eingouz Abuztuak 4an (domeki) eguerdiko 12:00 xetan. Bañe ongun, Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan alkartuko gaz, Bizkaiako hiru hondartzetan eta Gipuzkoako beste hirutan. Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan hain zuzen. Lehenengo aldiz, urtero Etxeratek antolatu ixan daben hondartzetako mobilizaziñoi Sare Herritarraz batea antolatuko dabe. Elkarlanin, guztion arduri dalako euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesu gauzatzeko lanin jarduti.
*Despistauren bat beleo osteabe gogoratzen dotzuau aurten herrixan ez gazela mobilizako. Ondarrutarrok hurbiltxasunatxik bi aukera dakau, edo Mutrikure jun edo Lekatxoa. Han ikusiko gaz. DAN DANAK ETXIN EGON ARTE, KALIN IKUSIKO GAZ!
Abuztuak 3 (zapatu) goxeko 11:00etatik aurrea frontoia, Udako Master Laboral Kutxa eskupilota torneu Ondarrun, Emakume kirolaxak plazak hartzen jarraitzi eta eskupilota partiduk herriratzi, horrek diz partida hauek Ondarrure ekartzin helburuk.
Gaur eingou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin tokaten dan enkarteladi. Gogoratukotzuau, hilleko azkan baixakutan Euskal Herriko herri gexenetan etxen dizela enkarteladak egun honetan. Ondarrun, Alde Zaharretik urtengo dau illuntzeko 8retan. DANAK ETXIN ikusi arte kalin jarraitxukou, etorri zeu be!
Uztailak 20xan Arrigorri hondartzan eingo dabe aurtengo “ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ memoriala”itsas lasterketi, Ondarruko igeri taldik eta Udalak antolatute. Aurtenguaz 37.ixango da eta bertan parte hartzeko helbide honetan emon birdiz ixenak: https://ondarruit.eus/eman-izena/
Gaur (baixaku) beste kontzertazo bat eukikou Plaza Musikan MELISSA&THE JACKS taldiaz illuntzeko 8retatik aurrea. Talde zein bakarkako abeslari ezagunan doiñuk entzungou euran ahoetatik.
Egun berezixe aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI taldekuk irteeri etxeko, batzuk parrandan ibiliko dizen bittartin bestik mendi irteera jungo diz, LEGATE mendire. Uztailak 4rarte emon zeinke ixenak ANAITASUNA tabernan eta 15 euron trukin egun ederra eta lagun artin egun pasa etxeko aukera ederra.
*LEGATE Baztango (Nafarroa) Lekaroz eta Elizondo herrixan artin dan mendixe da (870 mt) ta behian ikusten dozuen latxeik tontor ikusgarrixe dauke.