Oporraldixan ostin eta inddarrak barriztute, herriko PENTSIONISTAK Alamedan batuko diz gaur eguerdiko 12xetan. Etxin geatute ixe eztalako lortzen, kalea urteti baño ezta geatzen. Jo ta Ke gure eskubidik LORTU ARTE! PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT!

Oporraldixan ostin eta inddarrak barriztute, herriko PENTSIONISTAK Alamedan batuko diz gaur eguerdiko 12xetan. Etxin geatute ixe eztalako lortzen, kalea urteti baño ezta geatzen. Jo ta Ke gure eskubidik LORTU ARTE! PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT!

ARNASA elkartin aldeko kontzertu Sinfoniko-korala antolatu dabe ongo domekako herriko frontoin. Parte hartze zabala eongo da: Unanue musika eskolako talde desberdiñak, herriko txistulai taldi, Unanue kamara korala eta kantaize abesbatza. Elkartasune erakutsi!

Gaur, eguerdiko 12xetan Kofrai zaharrin film interesgarri bat ikusteko aukeri eukikou (75minutuku). Behian irakurriko dozuena da filman sinopsise ta amaieran trailerra.
1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da. Dokumental honek bere historia kontatzen digu, bere senide, lagun eta militantzia kidei ahotsa emanez. Lan hau ahanztura eta inpunitatearen aurkako oihua da. Etorkizunez betetako memoria ariketa bat, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko kontakizun ahalik eta osatuena eraikitzen jarraitzeko.

Datorren baixakun, irailak 27 xan eingo da ongo hilleko enkarteladi PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Aldaketa txiki bat eongo da, arratsaldeko 7:30xetan urtengo dabelako Alde Zaharretik (Gudari Eguneko ekitaldixe eongo dalako ondoren monolito aurrin). DANAK ETXIN IKUSI ARTE! JO ta KE!

Ongo zapatun aringaingalaxak hitzordu berezi bat eukiko dabe, VIII. kostaldeko karreri ONDARRU-LEKITTO, arratsaldeko 5 etan Itsasaurretik urtengo dabena. Antolakuntzik argitxu dau ixen emoti bete einddela beraz guk esaten douen latxeik atzana popa ustel (hurrengun).

Ongo zapatun, irailak 21, txistu doinuk entzun ahal ixango douz herriko kalitan 12:00etatik aurrea, bederatzigarren Txistu Egunaren barrun.

Zientziaren giltza elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixai begire. Irailak 30 (astelehena) hasiko diz kurtso barriko hitzaldixakin ta hasteko harrixak atxik berba eingo dabe. ROJO EREÑO, Roca patrimonial internacional ixenburu ipinitze ta hizlari lez LAURA DAMAS MOLLA geologu eukikou. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zarrin ixango dala. Ikasteko bazaz, hurreatu!

Abuztuko azkan baixaku hamen dator (A-30) ta hillero etxen douen lez kalea urtengou PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Gogoratu enkarteladik illuntzeko 8retan urtengo dabela Alde Zaharretik. Danak etxin ikusi arte Jo ta Ke!


Sare sozialetatik jaso douen albisti de hau.
Ondarroa Dantz Point by BBK ezberdinen lehen geltokixe ixango da, baixako honetan hasiko dana, eta lurralde honetan garatuko douena, irrikitan gaz!
Lehenengo geldialdi honetan Celeraka, Koldo Loira eta Garai eongo diz kontroletan, zehazki, Musika Plazan. Artistei buruzko informazio guztia gure webguneko agendan.
Musika Plazak alde zaharraren eta itsasadarretik itsasorako irteeraren panoramika eskainiko dau, Bizkaiko lehen Puntu honen eszenatoki gisa balioko duena.
Doako ekitaldixe eta ostalaritza barra eongo da.
NIK DAUKAT ETXETXO BAT…ixenburu ipinitze taula gañea altzako dizen herriko artista taldik Txouai. Ekitaldixe arratsaldeko 19:45 an hasiko da ta azpixan dan kartelin agertzen diz bertan parte hartuko daben artistak! Jaxak hasteko ba ete da hau baño modu hobeik? Geu be handik ibiliko gaz!
