Uztailak 7 (domeki) AURRERA MENDI taldin irteeri LEGATEa!

Egun berezixe aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI taldekuk irteeri etxeko, batzuk parrandan ibiliko dizen bittartin bestik mendi irteera jungo diz, LEGATE mendire. Uztailak 4rarte emon zeinke ixenak ANAITASUNA tabernan eta 15 euron trukin egun ederra eta lagun artin egun pasa etxeko aukera ederra.

*LEGATE Baztango (Nafarroa) Lekaroz eta Elizondo herrixan artin dan mendixe da (870 mt) ta behian ikusten dozuen latxeik tontor ikusgarrixe dauke.

Ekainak 23 (domeki) Sanjun bexperako AKELARRI!

ARTELAN kultur elkartik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Herritar maiteok:

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan ARTELAN Elkartik urteroko Akelarrea eingo douela. 

1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dugu hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze! 

Etorri Erdi Aroko erropekin jantzita, eta ez badauzkazue, geuk lagako dizkizuegu. Gaueko 22:00etatik aurrera Arrigorri hondartzako Txiringitoan egongo gara janzten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau majiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan. 

Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsoak: 

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Ondarroako ARTELAN  ELKARTEA

Ekainak 17 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK!

Datorren astelehenin (E-17) eukikou kurtso honetako Zientziaren Giltzak Elkartin atzanengoko hitzaldixe. Izenburo hau ipinitze: HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK! eta hizlari lez JOSU SOLABARRIETA EIZAGIRRE ( pedagogu) etorriko da. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku eta danoi ikutu etxen doskulako hurreatu entzutea.