Zapatun ikastaru Ondarrun: Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan

Irakasleak: Ana Revuelta Andres eta Edurne Epelde Pagola (Euskal Herriko Bilgune feminista eta Emagineko kideak) 
Feminismoan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zer adierazpen hartzen dituen, zenbait kontraesani aurre egiten diogun feminismoan murgiltzeko hautua egiten dugunean. Ikastaro honetan gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia eman nahi diogu, eta burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak. Feminismoaren ardatza gorputza delako, gure askapen borrokak gorputzetik abiatzen direlako.
8 ordu. 4 orduko 2 saio.
Egutegia: zapatuetan, otsailak 23 eta martxoak 2
Ordutegia: 10.00etatik 14.00etara.
Matrikula: 5€ (2,5€: 20 urtetik beherako andra gazteentzat)
Tfnoa.: 94 683 36 70
539055_347874128628128_1430372500_n

Otsailak 1 (baixaku), hitzaldixe: Mendebaldeko Saharako egoera

Aurtengo Sahararen aldeko elkartasun kanpaina amaitzeko, hitzaldi bat egongo da datorren ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bertan, momentu honetan Saharako egoera zein den azalduko digute Hasanna Aalia giza eskubideen aldeko Saharako ekintzaileak eta Jesus Garay Sahararen adiskideen Arabako elkarteko kideak.

Bestetik, domekan amaitu zen jatekoa batzeko kanpaina, eman lata egunarekin batera. Aurten ere ondarroarrek elkartasuna erakutsi dute eta ehunka kilo jateko batu ditugu. Erropak eta botikak ere jaso ditugu. Eskerrik asko den-denei!

Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordea

sahara 2013 hitzaldia

Baixakun Otsailak 1, BEBE Ondarruko Kafe Antzokixan‏

bebe

Bebe musikaixe Euskal Herrixan ixango da otsaila hasieran. Kontzertu akustikuk eskainiko dau, tartin, Azpeitin eta Ondarrun.Orain artin latxeik, indartsu eta sentimenduak azaleratuz hirugarren lan batekin etorriko da oholtzetara. 2012ko otsailean, ‘Un pokito de rocanrol’ ixeneko disku argitaratu ban. Beberen espiritu mantentzen daben disku, baina oldarkor, punki aurkeztute; berrikuntza bila aritu ostin, poparen estruktura klasikuk hautsiz sortuz. Hala nabarmendu dabe adituk azken lan hori. Horren adibidi da, disku aurkezteko erabili ban K.I.E.R.E.M.E. kanta. Eta ondo doakio egindako apustu, izan be, osteabe sarixak lortzeko izendapenak iritsi gako ta hemen ikusi zeinke bideo honekin, Mi guapo, Grammy latinoetarako izendatu dabe. Akustikun egingo daben biran, Euskal Herrire etorriko da hiru kontzertu eskaintzea eta horietako bat ixango da Ondarruku.