Apirilak 20 (zapatu), Leatz Egune Ondarrun

Zapatun geure-geuri dan elikagai bat bultzatzeko aukeri eukiko dou ondarrutarrok: leatza. egun guztirako egitarau zabala prestatu dabe antolatzailik, eta hamen dakazue ikusgai:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/IILEGATZEGUNAOndarroan.aspx
IMG_0213Argazkixan, Leatz Egunan aurkezpena. Egilea: hitza

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/04/10/ii-legatz-egunak-tona-bat-eta-erdi-legatz-ekarriko-du-apirilaren-20an-ondarroara/

Apirilak 20 (zapatu), kontzertu antzokixan: Capsula plays Ziggy Stardust + Piztiak

Apirilak 20, 22:30, Kafe Antzokixan. Sarrera: 10 Euro

capsula_david_1


Aurrera doa Capsula taldeak Bowieren ‘Ziggy Stardust’ diskoaren berezko moldaketa aurkezteko kontzertu bira.
Capsulakoak, disko berria grabatzen ari dira une honetan Ameriketako Estatu Batuetan. Hala ere, grabazioan etenaldia egin eta Ondarrun izango dira David Bowie handiaren ‘Ziggy Stardust’ diskoa bertsionatzen.
Eurekin batera Piztiak Ondarrutarrak ariko dira aspaldiko partez, berriz ere taula gainean.

Apirilak 20 (zapatu), giza katea: Mamarru etxea!

gizakatea-page-001

Datorren zapatuan Ondarroan eta “8+18+10=36 urte! Nahikure! Mamarru etxea!” kanpainaren barruan, giza katea egingo da eguerdiko 13:00etan Zubi Barritik Alamedara 197/2006 dotrina indargabetzeko eskatzen.
Maiatzaren 3an Ondarroatik irtenda eta kanpaina berdinaren barruan, ELKARTASUN MARTXA antolatu du PUERTO I kartzelara (Cadizera). Barikuko enkarteladaren ostean (20:00ak aldera) aterako da martxa. Bigarren urtea da Ein Daigun bidi herri ekimenak martxa hau (eta kanpaina hau) antolatzen duena, “eta horrela jarraituko dugu 197/2006dotrina indargabetu eta Isidro Garalde “Mamarru” ondarrutarra etxean ikusi arte”, adierazi dute. Gogoratu behar da, Garaldek 2010eko otsailean bukatu zuela ezarritako kondena. Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten 14 preso politikoen artean aurkitzen da ere.