Gure hizkuntziaz arduratute bazabiz edo ideiaren bat badakazu berau bultzatzeko, agertu batzarreta
agenda
Urriak 5 (zapatu) Elkartasun Olatu!
Urtarrilaren 11n, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde Bilbon eratuko den “itsaso” handi eta zabalaren parte izango den “olatua” osatuko dugu urriaren 5ean Ondarroan. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespeta daitezen eta guztiak etxeratzeko bidean, tantaz tanta osatuko dugun “olatu” eta “itsasoan” gutariko bakoitza ezinbesteko tanta da eta horixe da egun horretan irudikatuko duguna. Tantaka tankaka, Ein daigun OLATU! IXAN TANTI!
Irailak 25 (eguaztena) Marabillin aurkezpena
KALAMENDIre guz hilan 28xan. Bazatoz?
Datorren zapatun XABIn eta ASIERen lagunak antolatute Kalamendire mendi irteeri eongo da, Alamedatik urtengo dau goxeko 9xetan. Juteko asmu dakazuenok emon zeuen ixenak Anaitan eta Kulixkan, jateku kalkulateko gehixenbat. Ez da ixe pasaten atzanengo momentun agertzen bazaze, jateku sobran eongo dalako. Bixan egune ospatzeko jantzi mendiko botak eta erain trastiai (bidin perrotxikoren bat edo beste topa ezkeo, antolatzallik rekisa eingo dabela jakinan gainin zaze)
Irailak 21 (zapatu), Fracking-ai buruzko dokumentala gaztetxin
Margun erakusketi, AMAIA CABEROn eskutik
Gero arte, Juanito!
Irailak 7 (zapatu) Currumbao Musika Plazan
Datorren zapatun Currumbao talde ekuatoriarra ikusteko aukeri eukiko dou Plaza Musikan. Ekuadorreko musika tradizionala eta Afrikatik Ameriketa erundako esklabun musiki nahastaten dabe.
Jaxetan jotekuk zin Currumbao taldekuk, baine arazo burokratikukatxik (bisauk, baimenak…) ez zin aila. Baine honek ekuatorianuk berbakuk diz, eta ongoxe zapatun eskainiko dabe euran ikuskizune. Udiai agur esaten hasteko plan politxe!
Askatasun Sexualan alde, hitzaldixe eguaztenin ETXELILAn
Hamen datoz aurtengo Lekittoko jaixak
Asko ixango diz Ondarrutarrak LEKITTO aldea jungo dizenak jaxak ospatzea, hasi Anteron jeitsieran eta segi Antzar egunin. Gogoratu, udalak, bueltan etorteko autobusak antolatzen dabela. Aurten gañea, URTZAn auzixe kontun hartute, esan birde Lekittarrak txapela kentzeko modun porta dizela gure herrikidiaz. Zubixan lekitxar asko euki genduzen geuaz batea harresixe osatzen. Beraz bi bidar ZOIXONAK ta ondo pasa jaxak. Behian agertzen da txosna batzordin egitarau.







