Urriak 6 (domeki) dokumentala Kofrai Zaharrin, Indarkeriaren oi(h)artzunak!

Ongo domekan (U-6) bi emanalditxan (eguerdixan ordu batetan eta arratsaldin 7retan) dokumental gogorra ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko 2.solairun, Indarkeriaren Oi(h)artzuna ixenburuaz. Eguerdiko saiun dokumentalan zuzendaixak eongo diz eta illuntzekun, Tamara Muruetagoiena. ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA mediku Ondarrutarrai gertatutako bixipenak kontatetxuz dokumentalak (Torturan eragiñez hil zana). Saiutako gonbidapenak, Turismo bulegun hartu birdiz. Osteabe ez errepikatzeko, memoixi landu birdou!

Gaur, Irailak 28 (zapatu) KORTA Askatasun haizea, dokumentala Kofrai Zaharrin!

Gaur, eguerdiko 12xetan Kofrai zaharrin film interesgarri bat ikusteko aukeri eukikou (75minutuku). Behian irakurriko dozuena da filman sinopsise ta amaieran trailerra.

1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da. Dokumental honek bere historia kontatzen digu, bere senide, lagun eta militantzia kidei ahotsa emanez. Lan hau ahanztura eta inpunitatearen aurkako oihua da. Etorkizunez betetako memoria ariketa bat, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko kontakizun ahalik eta osatuena eraikitzen jarraitzeko.