Martxoak 15 (zapatu) Herri batzarra. Gaxe: Euskal Herria Bidean

GONBIDAPENA

Datorren zapatun 17:00etan kofrai zaharrin eingo dan herri batzarreako gonbidapena luzatzen dotzua. Herri batzar honetan, ezker abertzali osatzen douen hiru antolakundik (LAB, ERNAI,SORTU), Zutik Euskal Herrria estrategixin ingurun ein douen sakontze ariketin ingurun jardungo dou. Erronka handixak dakauz aurrin eta guzti hau zuekin konpartiu, eztabaidatu eta ekarpenak jasotzi ezinbesteku de. Beraz, bertan ikusiko gazelakun agurtzen ga.

Bixar martxoak 12 (eguaztena) hitzaldixe: Mujeres saharauis a ambos lados del muro

mujeres en resistencia

Martxun 12xan Hayat Erguibi, Nguia El Hawasi eta Mariam Hasenna aktibista saharaui gaztik datoz Etxelila euran borroki zelaku dan kontatea.

Lenengo bixak, lurralde okupatutakuk diz eta hirugarrena, kanpamendutaku. Oso interesgarrixe iritxi gazku, errealidade bixak alkarreaz konta ahal ixati. Oso gaztik diz bañe euran perfile irakurten badozue, ikusikozue zelako militantzixi erakusten daben. Euskal Herritxik zir dabiz euran egoera kritiku azaltzen, euskaldunakin konpartiuten eta esandako modun, martxuk 12xan tokaten da Ondarrun.

Gogoratu martxuk 14re arte, “LOTSAREN HARRESIA” Saharako erakusketi eongo dala. Merezi dau ikusti benetan.

HAURTZAINDEGI ZERBITZU EONGO DA. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/HITZALDIALasmujeressaharauisaambosladosdelmuro.aspx

Martxoak 9 (domeki) Emakume Antifaxista presuai omenaldixe SATURRANEN

saturranen omenaldixe

Idatzi hau bixalduzku AHAZTUAKekuk omenaldixe dala ta (erderaz jaso dou):

ACTO DE MEMORIA EN HOMENAJE A LAS MUJERES QUE ESTUVIERON PRESAS EN LA CÁRCEL DE SATURRARÁN

Poco queda ya de lo que en su día fueron los edificios sitos en la Playa de Saturrarán, entre Ondarru y Mutriku. Hoy dia de todos ellos sólo quedan algunos restos dispersos de sus cimientos, de sus muros, de las garitas de vigilancia…

Fué en ese lugar, hoy convertido en aparcamiento para las personas que vienen a disfrutar de esta playa y de sus entornos, donde en Julio del 2007 realizamos un HOMENAJE a las mujeres que estuvieron presas entre 1938 y 1943 en este sitio que entonces estaba regido por las monjas mercedarias que hacian las veces de guardianas y que cumplieron su papel con extrema severidad y dureza. En este sitio sufrieron prisión miles de mujeres de todo el estado español y tambien muchos niños hijos de aquellas.

Irakurtzen jarraitu →

Emakume langilin egune dala eta, Ondarruko egitarau

martxoa egitaraua

Martxoak 8 Emakume langilin egune dala eta, Ondarrun prestatutako egitarau zabaltzen dotzuau:
Zabaldu eta animatu parte hartzea!
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan;  gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak, parte hartze libri eta doaku danantzako!

Erakusketi Etxelilan, Mendebaldeko Saharai buruz

1

Munduko emakumeekin elkartasuna jorratzen jarraitzen dabe Ondarroako Etxelilan –Emakumin topalekun. Eta ongun erakusketa bat ekarri dabe:

Izenburua: Lotsaren harresia: Ahotsak martxan argazki erakusketa
Egilea: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldea
Noiz: Otsailaren 19tik martxoaren 12ra
Lekua: Etxelilan

Gaiaz: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldik 2009an  Saharako kanpamentuta einddako bidaian fruitu de argazki bilduma hau. Elkartik berak azaldutakun arabera:

“2009ko apirilean, Hemengo eta Hango Emakumeen partaide batzuk Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu genuen. Bidaiaren helburua, Saharauien errealitatea erbestean ezagutzea eta amorruak altxaturiko harresi handienetariko baten aurrean m

*Gogoratu gai honen harira Martxoaren 12an Saharauiak hurbilduko direla guregana “Mujeres en resistencia: las mujeres saharauis a ambos lados del muro” solasaldia eskaintzera. Hizlariak: N’guia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah.

Informazio gehiagorako http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/ERAKUSKETALotsarenharresia.aspx edo  jarri gurekin kontaktuan

Martxoak 1 (zapatu) EGUERDI KOIPEZTU Zubi Zaharran ingurun!‏

Bixar Eguen Zuri-Sasi Koipeztu danetik, eta zapatun, Karnabal zapatu, ba egun bixan saskinaski-nahasti einddou eta Txarriki Pintxun Txosni ipiñikou zapatun Zubi Zaharran albun, edo Plazaberdurako arkupin egualdi txarra bara…
Bide batez, Enekon kuadrilakuk eta lokalekuk mendi irteeri antolatu dabe Kalamendire (goxeko 9xetan Alamedatik urtengo dou), argazkixe ata tontorrin, eta eguerdixan honek be “koipeztotzea” arrimako diz.
Miss Koipezta eta Mister Koipezto aukeraketi be nahi gendun eiñ Kalekutzin, pasemodelos ta guzti (txarri difuntun buru koronatzat, txoixo kordi bandatzat…) bañe ikusitxe geure jurau-berifikadorik igual Audientzixa Nazionalin amatxu leikela, ba datorren urteako laga rou… Lantzoik eta Akulik eta San Manikalingamek eingosku argi! Zenkiu!
eguen koipeztu 2014-02-27
Oharra: KALAMENDIko irteeri atzanin goxeko 9xetan ixango da (ederra enpatxu orduaz). Beraz baakixue zapatun goxeko 9xetan mendiko botak jantzi eta ALAMEDAn ikusiko gaz, puntualak ixan.