Ekainan 3tik 15ea, ‘Hormak Palestina’ erakusketi

kartelaHHH

7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Erakusketa, Palestinar lurraldeetan jasotako “pintaden” ingurukoa da. Aldarrikapen hauek gurera ekartzearekin batera, palestinar gizartearen errealitateari buruzko gogoeta sortzeko espazio bat garatzea da asmoa, “pintadek” duten balore kultura eta artistikoa nabarmenduz.

Hurrengo, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere ikusteko aukera egongo da erakusketa (*erakusketaz interesaturik zaudetenok jarri gurekin harremanetan)

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/HORMAKPalestinaOndarroakoUdalErakusketaAretoan.aspx

Ekainak 7 (zapatu) udalan euskara plan barrixan aurkezpena

udal-euskara-batzordea-LOGOA

Nola ikusten duzu euskara herrian? Galdera horretatik abiatu zuen Udalak hausnarketa, pasa den udazkenean. Hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren orduan: lan arloan, aisialdian eta euskararen transmisioan, eta era horretara, datozen urteotarako helburuak definitu eta elkarrekin adostu zituzten hainbat ekintza.

Handik hona, plana osatzen ibili da Udala orduan jasotako ekarpen guztiekin. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da bideari ekin baino lehen: bidelagunak topatzea eta eginkizunak lehenetsi.

Bada, ekainaren 7an egingo da hori: bertan aurkeztuko da-eta parte hartze prozesuaren ondoren landutako Euskara Plana.

Udaleko euskara sailak adierazi duenez batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke, nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea. Hortaz, hauxe da gonbidapena: Kofradia Zaharreko 2. pisuan, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, giro apartaz eta patxada ederrean.

Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora apur bat eskaintzek oprest dauden ondarrutar guztioi

GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA, konponbide garaxe da

2014-05-30 manifi ibonen alde

Bixar, hilak 30(baixaku), LAB kalin eongo da euskal presun eskubidik errespetatuak izan daitezela exijitzen. Oraingo honetan gaixotasun larrixak dauken euskal presun etxeratzi eskatuko da bereziki, horretarako osasun arazo larrixak dakarren presun herrixeta mugatuko diz mobilizaziñoik. Bixar baixaku ONDARRUko LABeko egoitzan delegatun batzarra eingo dou goxeko 10:00etan, gero 12:30xetan Instituto aurrin hasi eta Alameda arte manifi eingou IPARRA eta gaxoik dazen beste preso guztik herrire ekartin alde. Institutun ikaslik geldialdixe eingo dabe manifa juteko. Deialdixe herrittar guztiai da zabaldute. IPARRA GALDU BAIK, IBON ETXEA.

preso_gaixoak

Hamen datoz 2014ko KAMIÑAZPIko jaxak

Hamen datoz aurtengo KAMIÑAZPIko jaxak. Aurten Maiatzak 30 eta 31an ospatuko douz. Beti lez musiki, playbaka, paelladi, musaldixe, jolasak, bertsolaxak… eongo diz. Ia egueldixak laguntzen daben. Antolatzallik diñosku jente faltiaz dazela biharreako eta nahi dabenak esku bat bota, atik zabalik daukezela. Danoi gustaten gasku jaxe, bañe horretako beste batzuk biharra ein birdabe, beraz danok zeoze eitten badou askoz hobeto. Azpixan dakazue jaxetako egitarau.

kamiñazpiko jaxak 2014