Otsailak 26 (astelehena) Mundua suntsitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ongo hilleko hitzaldixe prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Otsailaren 26 rako. Gaxe, ahomiñin dabillen Adimen artifizialan bueltan dabil, ta hori gure hizkuntziaz lotzen dau. Mundua suntzitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU?. Hizlari lez, ENEKO AGIRRE BENGOA informatikarixe etorriko da. Gogoratu, Kofrai zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku guri, hurreatu entzutea zeu be!

Otsailak 22 (eguena) KORRIKA batzordin billeri Euskaltegixan!

Motorrak martxan ipini diz 23.KORRIKA antolatzeko. Ongo eguenin osteabe KORRIKA batzordi batuko da AEKko euskaltegixan gauzak zehazten juteko (KORRIKA txiki, kilometro banaketak,….), bertan herriko talde eragille ugarik hartuko dabe parte, Arraun elkartik, AURRERAk, herriko ikastetxik, kultur taldik, alderdi politikuk. aisialdiko taldik… Gogoratu, KORRIKA dendi be zabalik dala mateixala eskurazteko.

KORRIKA dendi zabaldu dabe!

23. KORRIKA hurreatzen dun heinin, herrixe girotzen hasitxe da ta horren adierazle bat da KORRIKA dendin zabaleri. Bertan topakozue, soñekuk, petuk, txapelak…. eta beste hainbeste mateixal. Nun dan kokatute? Erribera 13an, Sutargi taberna albun (gitxi bat gorabera). Behian ikusiko dozue dendin egutegixe eta ordutegixe. Sartu eta kuxkuxeatu!

RADIXU irratixe 48 ordu jarraixin!

Urteroko ekimena antolatu dabe RADIXU irratikuk (105,5 fm) euran 33. urteurrena ospatzeko. Hasi otsailak 16 xan (baixaku) eta otsailak 18 (domeki) amatxu, RADIXU martxan eongo da 48 ordu jaraixin. Programa ezagun asko eta beste batzuk barrixauak ahalko dozue entzun bertan: Azken Mohikanu, Uxola irratsaixu, Bon vivant, Terranobako salau….Gogoratu internet bidez be ahalko dozuela entzun, http://www.radixu.info, kliklatu ostin. Zoixonak hamendik RADIXU etxen dozuen danoi!