
Gaur, babespin egon diz herriko PENTSIONISTAK. Ez euan egueldirik Alameda erdixan egoteko bañe 12 xak puntun pankarta atzin ikusi douz. 155 lagun batu diz danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Horrez gain, gaur Udaletxeko erregistrun plenure eruteko eta bertan onartzeko moziñoi bat aurkeztu dabe herriko 400 lagunen siñaduraz lagundute. Hego Euskal Herrixan 200.00 pentsiodun baño gexaua daz 1080 euroa ez dizenak allaten ta hori ez da onargarrixe. Moziñoi bardiñe udal guztixeta eruti pentsa dabe. Danon bultzadiaz lortukou, etxin egonda ez. Jo ta Ke LORTU ARTE! Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.













