Irakurri kirol agenda eta kirol emaitzak!
Udaleko kirol taldik astin birritxan argitaratzen dotxuz (inoiz hutsik egin baik) KIROL AGENDA (eguenin) eta KIROL EMAITZAK (martizenin). Egunetik egunera irakurle gehiago daukez eta gehitzen duz, baitxe herriko taldin zein norbanako kirolaixak aportaziñoik. Erreferente bat bihurtzen da herriko kirolzaleen artin. Federatun lehiaketak zein proba herrikoiak, taldeka, lagun artin edota banaka egindako edo parte hartutako kirol egitasmuk, danak daukate tarti iniziatiba honetan.
Borondatez egindako lana da eta holantxeik jarraitzekotan daz. Ondarroako kirol mobida ezautzeko aukera ederra ematen dabe gure lagunak.
Ekainak 20 (eguena), liburuen amuak: kristalezko begi bat
Ekainak 19 (eguaztena) OND2020 prozesuko ondorixun aurkezpena
Ginekologixa zerbitzun ez da egongo murrizketaik!
Atzanengoko barrixak dinuenez, eskualdeko ginekologixa zerbitzun ezta eongo murrizketaik. Astitako mobilizazinoik eta gero, lortu dou Ondarrun eta eskualdin ginekologixa zerbitzu gaur egun dan latxeik mantentzi. Zoixonak eta eskerrik asko zerbitzun alde mobiliza zazen danoi! Zuek lortuzuena herri guztintzako ixango da ona!
Dana dala, herriko mugimendu feministatik mezu bat jaso dou: “murrizketaik ez eoti lortu dou, baine bidetxu akau ondion Ginekologia Zerbitzu Integral bat lortzeko!”
Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko hitza
MIARRITZeko ekitaldixe ososoik
Ekainak 16 (domeki) II. Antiguako Ama estropadi
Domekan 11:30xetatik aurrea Antiguako Ama estropadi jokatuko da bigarren bidar Ondarrun. Aurten gainea lehenegoko aldiz emakumin trainero estropadi ikusteko aukeri eukiko dou. Herriko bi neskak (June Aranbarrik eta Nagore Osorok) euran lehen mailako traineruaz jokatuko dabe Ondarrun. Suerte on bat danoi eta animo!












