JUAN BIDEGAINen agurre, KRESALETAN azkan dokumentalaz
Juan Bidegainek beran azkan dokumentala “Kresaletan” eskeiniko dozku Kofradi Zaharrin baixakun ekainak 28xan bi emanaldittan, 20:30in ta 21:ooxetan. Hemeretzi minuton, azkan hamabi urtitan einddako sormen lanak batu nahi izan dotxu zinemagille ondarrutarrak.
eta girotzeko, hamen dakazue bertan botako dabenan trailer moduko zatitxo bat:
Entzun Zapato Azule zuzenin!
Aurten, nobedade morun, irratsaio berezi bat eingo da kaletik Zapato Azulan ingurun, eguerdiko 12etatik atsaldeko 3reta.
Zapato Azulin etorri ezin zazenok eztakazue atxikixaik! Entxufa radixu, www.radixu.info edo 105.5FM
Ekainak 26 (eguaztena), Sortun herri batzarra
Ekainak 26 (eguaztena), Dina Bilbaori buruzko hitzaldia
Gitxi falta da Dinamartxi Ondarrure sartzen ikusteko. Eta giru berotzen juteko, eguaztenin Dina Bilbaon bixitxiai buruzko hitzaldi bat entzuteko aukeri eukiko dou Kofrai Zaharrin, 19:30in. Hizlarixe Nagore Salaberria ixango da, Udal Kirol Batzordin bekiai esker, Dinan bixitxi ikertu daben tolosarra.
Gora Dina eta gora Dinamartxi!!!
Informazinoi gexa, hamentxe: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/DinaBilbaoriburuzkohitzaldi-aurkezpena.aspx
Auiminyulinbluuuuuu!
Gauza txarrai sue emonda, hasi de udi!
QUEBRANTAHUESOS 2013
ONDARRUN danok dakixue bizikleta zaletasun handixe dala, ta ingurun proba asko dazela kirol honei lotute, hauetako bat da Quebrantahuesos deitzen dan hori. Proba honek Pirineuak zeharkatzen dottu, 200 Km inguru einaz. Sabiñanigo herrixan hasi eta amatxu eitten da, Jaca, Candanchu, Marie Blanc, Portalet, Formigal, Hoz de jaca…diz pasaten daben tokixak. Ba gu bertan egon ga, eta gure latxeik Ondarrutar asko:
Ta astirik ez euki arren, arin juten dizelako, lortu dou herrittar batzuk bizikleta gañin duzela argazkixe atati












