Juanito Balentziaga, hil gasku

txikiteuan(2001) juanitoBeti euki dou dudi, pertsona bat juten gazkunin Turrunin goraipatu bir douen alaez, danak daukelako beran nortasune, eta danok gazelako berezixak. Bañe Juaniton kasun pentsaten dou berezitasun hori aparteku dala. Sasoi baten Ezker Abertzalik lelo bat ata ban kalea jaxak zinela ta: JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI. Guk lelo hori Juanitoaz lotzen dou.

Oso gixon alaixe zan. Mariñel jaxetako sortzailetako bat ixan zan.

juan+larriola

x+juanEta borrokan be aurrin egon ixan da. Azpiko argazkixan, beran lagun Angel 34kun enterrun

085 AmnistiaEdo ta ontzuaua, Kepan ongi etorrixan…

300 Kepa 2009 Espetxeratu ohi berriari harrera Ondarroako zAzken urtitan, nahiz eta osasunez ez dan ondo ibili, gogoratzen dou Zaharran Egoitza aurrin, greba egun baten, pankarta baten atzin, beran erruberadun jarrilekun, langillin eskubidin defentsan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hori bai, azkanengoz aurtengo jaxetan ikusi gendun beran Jai Braian maittin, eskutan kuba libri hartute eta, ixilik egoteku esanez, kontu kontari. Bera definiuteko berba bat eskatu ezkio, Lagunen-lagune ixan dala esango geunke. Laister arte LAGUN!

Ongo astin ixe bara ala?

Ixe astero egoten diz kirol ekintzak gure herrixan, baine askotan eztou jakitxen, ero pasa etxen gaskuz. Horretxeatxik, Ondarruko Udaleko Kirol Batzordik aurtengo kirol programazinoi prepara dau, astero astero herrixan dakauzen kirol ekintzakin. Ezta aitzakirik kirolik ez etxeko, edo kirolaz ez gozatzeko!

http://issuu.com/kirolagenda/docs/programazioa_2013

Kirol Batzordin txoku:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/Deportes.aspx

kirol programazioa

Irailak 7 (zapatu) Currumbao Musika Plazan

Datorren zapatun Currumbao talde ekuatoriarra ikusteko aukeri eukiko dou Plaza Musikan. Ekuadorreko musika tradizionala eta Afrikatik Ameriketa erundako esklabun musiki nahastaten dabe.

Jaxetan jotekuk zin Currumbao taldekuk, baine arazo burokratikukatxik (bisauk, baimenak…) ez zin aila. Baine honek ekuatorianuk berbakuk diz, eta ongoxe zapatun eskainiko dabe euran ikuskizune. Udiai agur esaten hasteko plan politxe!

KARTELA ONDARRU currumbao

Irailak 11, katalanan egun nazionala prestatzen

P1060072

Irailin sartu ga ta 2013ko DIADI bertan dakau. Aurten oso berezixe dator: euran helburu ipar ta hego Katalunya giza kate baten lotzi de. Horretako milloi bat pertsona inguru mobiu bir dabe ta ia ziur emoten dau lortuko dabela. Euskal herritxik elkartasune adierazteko, hegoaldeko 4 hiriburutan giza katik antolatu diz datorren zapatun irailak 7, eta oso interesgarrixe iristen gazku berta agertzi.

kateus

Beste alde batetik, iñok nahiko baleuke Diada egunin Katalunia jun, badakiau behintzat BILBOtik autobusak antolatzen dabizela

bilbo

Eta guk ONDARRUTIK esan geinke, aurten be udaleko mastan esteladi egongo dala pasan urtin egon zan latxeik

esteladi

Aurten badakiau bebai ONDARRUTARRAK egongo dizela giza kate horretan, bai bertan ikasten dazenak bai lanin dazenak be (6 laguneaz berba ein dou honezkeo) eta berbi emon dozku bertako argazkixak bixaldukotxuezela.

Visca Euskal Herria lliure eta gora Catalunya askatuta!