ARTELAN kultur elkartik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Herritar maiteok:
Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan ARTELAN Elkartik urteroko Akelarrea eingo douela.
1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dugu hau.
Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze!
Etorri Erdi Aroko erropekin jantzita, eta ez badauzkazue, geuk lagako dizkizuegu. Gaueko 22:00etatik aurrera Arrigorri hondartzako Txiringitoan egongo gara janzten.
Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau majiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan.
Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsoak:
Antxoa kosteriai agur esan eta alla da gure porture lelengoko ATUNE. Egixe esan pasan astin euki gendun herrixan kazero bat atunaz (Lekanda), bañe kañaberako lelengoko atune Montserrat Berria txalopik lehorreratu dau, 5.000 kg eskas(denbora gitxiku). Tamaño aldetik gexena ertañe ixan da eta prezixuk, handixak 8/7,70 euro/kg eindau eta ertainak 5,75/5,60 bittartin ibili de. ia iez lakoxe kosteri dauken gure arrantzalik, sorteik onena opa dotzau!
Oso aproposa dala ereisten gasku atzoko HITZAk argitaratu ban albisti, bueltan bueltan gu erretrataten gatxulako modu baten edo bestin. Ia zeuek be ikusten dozuen esaten douena (herria bereizgarri egiten duen komunikabidea dala edo ta herrian zerbait gertaten bada jakin arazteko dala TURRUNE, diñue bideuan).
“Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo lehiakea antolatzen dau urtero Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek, eta aurtengo sarixe eskualdeko ikasle talde batek eskuratu dau. Hain zuzen be, Denis Alberdi markina-xemeindarraren, Amets Alvarez etxebarritarraren, Araia Gartzia-Salazar ondarrutarraren eta Elaia Gogenola berriatuarrarenTURRUNE ixan da aurtengo lan irabazli. IkasturtI ezin hobeto amaitzeko Napolirako bidaia batez gozatu ahalko dute ikasleek, lan onenaren sarixe irabazitxe.
Ondarrun arrantzik urte askotan zehar euki daben garrantzia lantziaz batea, Turrunak izan duen eragina be erakutsi dabe bideun.
Ohiku ixaten da musika taldik euran ibilbidiai amaieri emotetzenin ta gitxitan denpori pasata gero eszenaxuta buelta eitxi, ba hor be Ondarrutarrak berezixak gaz, behatu ze mezu alla gaskun korreure astin:
Sortu ginenetik 40 urte igaro eta gero bueltan gatoz, TU-K ren bigarren fasea gaur hasi da.
Hemen lehen aperitfa. 1989an Telenorten grabatutako “Itsuen Begiradak” abestia, Jose Lastrak Tipo Pete estudioetan bermasterizatua. Irailean aterako dugun binilo bikoitzeko abestietako bat.
Aurki inoiz editatu gabeko abesti berri bat bere bideoarekin eta proiektu guztia aurkeztuko dizuegu. Laister arte!!
Gaur emotze amaieri aurtengo kurtsoko PENTSIONISTAN konzentraziñoiai. Eguerdixan betiko lez zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 150 herrittar batu diz. On inddarrak hartzeko sasoi alla gakue ta Irailan 30in bertan batuko eidiz osteabe esandabe. Horrek eztau nahi esan geldik geatuko dizenik bittartin, Anbulatoxun egoeri konpontzeko ekimenetan parte hartzen jarraitxuko dabe beste hainbat sektoreaz batea.
Etxin geatute gauzak ez diz konpontzen, Borrokatu beharra da gauzak aurrea atateko. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Datorren astelehenin (E-17) eukikou kurtso honetako Zientziaren Giltzak Elkartin atzanengoko hitzaldixe. Izenburo hau ipinitze: HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK! eta hizlari lez JOSU SOLABARRIETA EIZAGIRRE ( pedagogu) etorriko da. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku eta danoi ikutu etxen doskulako hurreatu entzutea.
Ekainan 22xan, hartu parte AURRERA egunin, egitarau zabala antolatu dabe egun guztin tzir. Gaur egunin lau kirol saillek osotzen dabe AURRERA K.E.: Kukaña taldi, Txirrindu taldi, Mendi taldi eta Futbol taldi. Gogoratu bazkai herrikoirako txartelak Idiakez eta Kuriken dazela salgai. Aupa AURRERA tra ka tra!
Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!
Galdera hau zabaldu dabe ekimen honetako partaidik: ANDRAK ERRAMUTAN ZEATXIK EZ?. Ta horreaz batea aurkeztu dabe ITXAS ERRONKA FEMINISTI. Ekainak 16 xan ONDARROA-LEKEITIO-ONDARROA arrunketi eingo dabe. Goxeko 11 etan ongi etorrixe eta ekitaldixe eongo da Lekeitioko portun. Guazen babesa emotea!