Gogoratu bixar egun guztiko mobilizazinoi egongo dala Alamedan, Herriran alde. Parte hartu!
Hauxe da gaur Institutun ikusi ahal ixan dana.

Hor entzungo dozue disko barriko abestixetako bat, gustako gatzuela ziur ga.
18 lagun atxilotu zitxuezen, euran sedik itxi, webgunik, facebook orrixak, twitterrrak… zarratu, egunkarixetan edozer esan dabe eurak atxik… eta nun geatu de dana? Gaur eguerdixan 10 lagun askatutxue, beste 4 fidantzapin kalea, eta arratsaldin juezan aurretik pasako diz beste laurak. Gure galderi hau de: Zeatxik hau dana? Zer ezkuta nahi dabe? Estrasburgoko epaixaz loturan bat dauke?
Gaur jakin douenez, Ondarruko Ein Daigun Bidin webguni eta korreo elektroniku blokea ein dotxuez, nahiz eta HERRIRAz ez dauken loturaik.
Badakit izenburu hau oso deigarria dela, baina, hemen esaten dena irakurri ondoren, bakoitzak emango dio komeni zaion dimentsioa. Dena den, iritzi bat da. Beti esan ohi da, gauza bat dela idatzita dagoena, eta bestea, ordea, esan nahi duena. Behin, “Argala” (ETAkidea) zenaren grabatutako kazeteko zinta bat entzun ondoren, azkenean honela zioen: “No hagáis caso a lo que digo, sino, a lo que quiero decir”. Zenbat aldiz ikusi izan ditugu Auzitegi Goreneko Magistratuak ere adostasunik barik interpretazioak medio kausa baten aurrean, legea eskuetan dutela, nahiz eta testua denentzako berdina izan.
Ondarruko eguzki talde ekologistin idatzixe:
Ondarroako EAJk ohar bat zabaldu du (Udalbarriak, 2013ko uztaila) esaten Ondarroako Udalak herriko plan orokorra berritu behar duela, 20 urte dituelako eta zahartuta dagoelako. Plan horrek ez ei ditu herriaren gaur egungo beharrak jasotzen, eta gainera azken urteetan onartutako legediak ere ez ei ditu kontuan hartzen.
Gure galdera da: Zergatik ez zuen EAJk plan orokor hori berritu bera agintzen egon zen urteetan?
Erantzuna argia da: 20 urte dituen plan orokorrean Alleri lur urbano lez agertzen da. Hau da, planak bertan etxeak egiten lagatzen du.
Baina azken urteetan Alleriko padurak babes asko jaso ditu: kostako babes eremuan sartu da, Jaurlaritzaren hezeguneen katalogoan sartu da, Europak interes bereziko gune izendatu du…
EAJ-PNVk plan hori berritu izan balu, Alleri babesteko lege hauek ere kontuan hartu beharko zituen, eta horrela 500 etxerik ezin egin.
Zer egin zuen EAJ-PNV? Ba plan orokorra berritu ez, beste aldera begiratu eta etxeak egiteko asmoarekin aurrera jarraitu.
Herriko taldeak izan ginen egoera hori salatu genuenok. Alleri babesteko lege berriak kontuan hartu behar zirela esan genuen, eta epaileek arrazoia eman ziguten.
EAJ-PNVren jarreraren ondorioz, Ondarroako Udalak (eta Ondarroako herritar guztiok) milaka eta milaka euro galdu dituzte.
EAJ-PNVk egin zuena prebarikazioa izan zen?
PD: Eta bai, geu ere Ondarroako plan orokorra ahal denik eta arinen aldatzearen alde gaude!
Ondarroako Eguzki talde ekologista
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/09/17/eaj-pnv-etxebizitzak-eta-prebarikazioa/
Aurtengo Marabillan be ezta ixe (Zapato Azulin latxeik!).