Urko Labaka eta Xabier Aranburu presuk jipoi gogorra jaso dabela diño Etxeratek

xabi a[1]

Itturrixe: http://www.kazeta.info/euskalherria/urko-labaka-eta-xabier-aranburu-presoek-jipoi-gogorra-pairatu-dutela-salatu-du-etxeratek

Frantziako Lyon Corbas espetxean diren Urko Labaka donostiarrak eta Xabier Aranburu ondarrutarrak, “funtzionarioen jipoi gogorra” jasan zutela salatu du Etxeratek. Gertakariak urriaren 10ean gertatu ziren. Espetxeko euskal presoak haien eskubideak defendatzeagatik zigor ziegara eramaten zituztelarik pairatu zuten erasoa. “Ziegetatik zigor ziegetarako bidea oso luzea bazen ere, airean, arrastaka, ostikadak jasoz, burua eta belaunak eskaileren aurka joz eta oso modu bortitzean eraman zituzten. Ahotik odoletan, arropa puskatuta, biluztuta, eskumuturrak eta sorbalda urratuta iritsi ziren zigor ziegetara” jakinarazi du Etxeratek. Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak aldarrikatu du: “Horrelako egoerekin amaitu, eskubide urraketekin amaitu, eta aurrera egiteko garaia da. Giza eskubide guztiak errespetatuak izan arte”.

Irakurtzen jarraitu

TXOKU nahi dosku itxi, baine jai dauke

txoku

Eguenin urrixan 17xan hasten da Madrilen “Herriko Tabernan” eta 40 lagunen kontrako juzixu. 40 lagunez gain 110 elkarte baño gexaua daz deitxute berta agertzeko, Ondarruko UXOLA KULTUR ELKARTI tartin. Lan asko ein dau, jende askorek, herrixan lokal bat eukitxeko bai euskal kulturi, bai hizkuntzi eta zeatxik ez esan, lan politiku aurrea eruteko. Nun da pekatu?

EZ da eongo herrixan talde bat edo elkarte bat txokutik pasa eztanik: Zapato azulin, Marabillan, Kamiñazpiko jaxetan, herriko 4 ikastetxik, kirol taldik, udaletxi… beti egon diz txokukuk euran mateixalak (jarrilekuk, mahaixak, topiñak, erreteko parrillak, megafonixak…) lagateko prest. Zeiñek ez dau eurak eindako marmitxakoik jan?

1936ko gerran, konfiskaziñoi (LAPURRETA) asko egon zin, eta itxuri hartzen dotzau bide bardiñetik duzela honek epaiketok. EZ dotzau lagako nahi dabena eitxen ta hori salatzen hasi ga.

IMG_20131014_183819

IMG_20131014_184153

IMG_20131014_184002

IMG-20131013-WA0002

Lokalak erabilera asko euki dabela esan dou, jai asko ein diz bertan, San Andres egunak…

san andres egune txokun 1Iñauterixetako afaxak….

txokun afatxaneta jente askorek lan asko einddau bertan…

txokun akerra eli,karmeleEUSKAL HERRI hobe baten alde lan eindabenak bertan leku bat be euki dabe beti…

txokun prentaaurreku josu barandika loren trini gorka botx

P1060997

eta hori galazo nahi ixan dabenak be TXOKU ingurutik ibili diz…

IMG_1339

Ondarruko BILDUk bi urte ein dotxu udalin

bildu

http://ondarroa.ehbildu.net/

Konturatu orduko, bi urte egin ditugu Ondarroako udala gobernatzen. Bi urteotan hauteskunde programan agindutakoa betetzen ahalegindu gara, beti ere herritarrei entzunda. Uste dugu norabide egokian goazela, gauza batzuk lortu ditugula eta beste asko lortzeko dauzkagula.

Esan genuen udaleko ateak herritarrei zabalduko genizkiela. Eta horrelaxe egin dugu. Batzordeak zabalik daude herritarrentzat eta herriko taldeentzat. Auzoetako batzarrak ere sarritan egin ditugu. Batzar horietan eztabaidatu ditugu azken bi urteetan herrian egin diren gauza gehienak. Batzutan adostasun gehiagorekin, beste batzutan eztabaida gogorrekin. Baina uste dugu garrantzitsua dela batzordeetan gauzak argi esan eta herritarrekin eztabaitzea. Bide hori lantzen jarraituko dugu, eta herritarrek batzarretan parte hartzea nahi dugu, proposamenak egiteko, esku bat botatzeko, kritikak egiteko eta alternatibak eskaintzeko.

Irakurtzen jarraitu

Ongo asti, epaiketa asti ixango da. Kalea urten bir dou!!!

Gaur hasi de Audientzixa nazionalin 40 euskal gazten aurkako epaiketi. LAN POLITIKU etxearren epaitzen dotxue. Geure elkartasune bixaltzen dotzau TURRUNEtik, eta bide batez erakusten dotzuau Gasteizen ein daben bideo bat eurai babesa emoten. Tartin ikusiko dozuez bertan dazen ikasle ONDARRUTARRAK (guzen lekure, ez ga geldik egotekuk!).

Eta besarkada handi bat batez be epaitzen dazen Lekitxoko lagunai!

LOS ACUSADOS DE SEGI LANZAN GLOBOS EN EL JUICIO PIDIENDO LIBERTAD PARA GO—I