AITZINA, Ipar euskal herriko gazte erakunde barrixe

Atzo Baionan aurkeztu zan Ipar Euskal Herriko gazte erakunde barrixe eta ONDARRUTIK Ernaiko gaztik elkartasune emotea jun gakuen. Eurak atatako argazkixak bixalduskuez ta bide batez TURRUNEko korresponsalan lanak ein dottue. Gauza asko esan ben ekitataldixan bañe gu honekin geatu ga: “Errealistak izan gaitezen, posible ez dena exijitu dezagun” Enesto CHE Guevarak beran sasoin esandaku. Edo beste hau: Bihotza ezkerrean eta odola gorri, egin gaitu amak. Hala egin gaitu aberriak. Begiak ideki, lehen orroak bota eta indarrez jeiki gira mundura”.

IMG-20131102-WA0001 (1)

aitzina2

aitzina4

ieh_gazte_antolakundea_argazkiak_ekitaldia_15(1)

Euran barri jakin nahi ixan ezkeo hau de euran web orrixe:  http://www.aitzina.eu

Delfin Ituarte “IXURDI” hil dde

174 67 Amnistia

Egunetan faltan somatzen gendun, eta gaur goxin kalin beran aurpegixe eskelan ikusi dou. Gaztik beran ibilbidi ez ben asko ezautuko ta berau definitzeko ez dakiau nundik hasi. Realzale amorratu, kalezali, Euskal herri aske bat beti burun… Han ikusten gendun baixakuko manifetan jenti kontaten, edo ta mikru hartzen Zapatun GARRAXIKAko batzarra nun eta zein ordutan euan esateko. Beti esku bat botateko prest. Laister arte LAGUN.

Azpixan agertzen dizen argazkixak, Txapel okerran kuartelin atatakuk diz. Berak kontatuzkun zelan tortura ben bertan, eta nun euki ben atxilotute.

173 66 Amnistia

168 1 Amnistia

182 75 Amnistia

Hondakinai buruz berbetan

Aste guzti pasa dou hondakinai buruz berbetan, udalak antolatutako batzarretan. Gai garrantzitsu de, diro asko inbertiuten douelako hondakinak kudeatzen, eta ingurumenin eragin handixe dakarrelako.

Ondarrun %25 berziklaten dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou. Erreten diro asko gastaten dou, eta gero errauts toxikun arazu geatzen gasku.

Datorren urtin Ondarruk eta mankomunidadik zamarrak batzeko dakarren kontratu amaitzen da. Aukera ona da hondakinak eta zamarrak batzeko dakauen sistemi aldatu eta hobetzeko.

Hori dala eta, mankomunidadik txosten bat eskatutsa Spora enpresiai, eskualdeko herri bakotxantzako egon ahal dizen alternatibak aztertzeko.

Ondarrurako hiru alternatiba proposatu dotxuez: 1- Kozina baiko organikuntzako kontenedor marroi. 2 – Organiko guztintzako kontenedora. 3 – Bilketa pertsonalizau, etxez etxe eta atez ate. Ikerketin arabera, Ondarrurako sistema merkiena eta gexen berziklatuko leukena atez ateku ixango litxake. Herritxarrak sistema bakotxai ikustetsen abantailak eta desabantailak komenta zitxuezen.

Azarun batzar gexa eingo diz, herriko bilketa sistemi zelaku ixan bir dan zehazteko. Parte hartu! Zamarrak danon arazu di, eta irtenbidi danon artin topa bir dou!

P1070004

LEA ARTIBAIko II RALLYxe ONDARRUTIK pasako da bixar, irailak 2

rally1

Bi aldiz pasako da Rallyxe Ondarrutik (tramo neutralizau) Berritxuko erreagrupamenturako bidin. Artabidetik bajako diz Itxas aurreko zubiruntz…

rally2

Karreri ikusi nahi dabenak, LEKATXO-ONDARRU bittarteko kostako bidea hurreatu biko diz. Kontutan hartzeko ordutegixak:

-Lelengo pasadako lelengoko kotxi 09:45 ingurun allako da.
-Bigarren pasadako lelengoko kotxi 12:25 ingurun allako da.

Pasada bakotxin 60 kotxe ikusteko aukeri eongo da (minuturo urteten dabe). Eta gogoratu  EDU (pilotu) eta GAIZKA (kopilotu) ondarrutarrak parte hartuko dabela osteabe.

rally3

ZORTE ON GAIZKA eta EDU!!

Etxin gaz osteabe. UXOLA askatu!!!

Gaba guzti kotxin pasata, Boceguillas parin zero grado azpitxik eukitxe gero, epaiketa gela sartu ga.

P1060392Akredita gatxue (P horrek, prozesado nahi dau esan)

P1060397…eta zirku hasi de. Juezak, galderai erantzuteko; abokatuk, horreta ez gazela etorri; fiskalak, geure oneako dala… Azkanin danok altza ga eta gu baguzela handik esan eta ein. Jun da etorri 10 0rdu, eta epaitegixan 2. Kanpoa urten douenin abokatuai galdetutzau ia futbolaz konparaziñoi eñaz 1-x-2 zein ixan dan gaurko epaiketin emaitze, berak diño, x. Bañe beti be kontraxun jolaslekun jokatute.