Hondakinai buruz berbetan

Aste guzti pasa dou hondakinai buruz berbetan, udalak antolatutako batzarretan. Gai garrantzitsu de, diro asko inbertiuten douelako hondakinak kudeatzen, eta ingurumenin eragin handixe dakarrelako.

Ondarrun %25 berziklaten dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou. Erreten diro asko gastaten dou, eta gero errauts toxikun arazu geatzen gasku.

Datorren urtin Ondarruk eta mankomunidadik zamarrak batzeko dakarren kontratu amaitzen da. Aukera ona da hondakinak eta zamarrak batzeko dakauen sistemi aldatu eta hobetzeko.

Hori dala eta, mankomunidadik txosten bat eskatutsa Spora enpresiai, eskualdeko herri bakotxantzako egon ahal dizen alternatibak aztertzeko.

Ondarrurako hiru alternatiba proposatu dotxuez: 1- Kozina baiko organikuntzako kontenedor marroi. 2 – Organiko guztintzako kontenedora. 3 – Bilketa pertsonalizau, etxez etxe eta atez ate. Ikerketin arabera, Ondarrurako sistema merkiena eta gexen berziklatuko leukena atez ateku ixango litxake. Herritxarrak sistema bakotxai ikustetsen abantailak eta desabantailak komenta zitxuezen.

Azarun batzar gexa eingo diz, herriko bilketa sistemi zelaku ixan bir dan zehazteko. Parte hartu! Zamarrak danon arazu di, eta irtenbidi danon artin topa bir dou!

P1070004

LEA ARTIBAIko II RALLYxe ONDARRUTIK pasako da bixar, irailak 2

rally1

Bi aldiz pasako da Rallyxe Ondarrutik (tramo neutralizau) Berritxuko erreagrupamenturako bidin. Artabidetik bajako diz Itxas aurreko zubiruntz…

rally2

Karreri ikusi nahi dabenak, LEKATXO-ONDARRU bittarteko kostako bidea hurreatu biko diz. Kontutan hartzeko ordutegixak:

-Lelengo pasadako lelengoko kotxi 09:45 ingurun allako da.
-Bigarren pasadako lelengoko kotxi 12:25 ingurun allako da.

Pasada bakotxin 60 kotxe ikusteko aukeri eongo da (minuturo urteten dabe). Eta gogoratu  EDU (pilotu) eta GAIZKA (kopilotu) ondarrutarrak parte hartuko dabela osteabe.

rally3

ZORTE ON GAIZKA eta EDU!!

Etxin gaz osteabe. UXOLA askatu!!!

Gaba guzti kotxin pasata, Boceguillas parin zero grado azpitxik eukitxe gero, epaiketa gela sartu ga.

P1060392Akredita gatxue (P horrek, prozesado nahi dau esan)

P1060397…eta zirku hasi de. Juezak, galderai erantzuteko; abokatuk, horreta ez gazela etorri; fiskalak, geure oneako dala… Azkanin danok altza ga eta gu baguzela handik esan eta ein. Jun da etorri 10 0rdu, eta epaitegixan 2. Kanpoa urten douenin abokatuai galdetutzau ia futbolaz konparaziñoi eñaz 1-x-2 zein ixan dan gaurko epaiketin emaitze, berak diño, x. Bañe beti be kontraxun jolaslekun jokatute.

Osteabe MADRIL aldin epaituko gatxue bixar, urrixak 30

audientzixa

Bixar goxeko 9xetan Madrilea juteko deitxu dozku juezak, Herriko tabernan auzixe dala ta. Bigarren astin segidan hartu kotxi ta gaba guzti bidin pasa ta gero ehundik goruntz taberna ta elkarteko arduradunak batuko ga bertan. Erabaki dou fiskalan galderaik ez erantzuti, ta bakarrik geure abokatuai kontu errezoik emoti. Beti pentsa ixan dou kulpabilidadi eurak frogatu bir dabela, bañe denporik erakutsi dozku euskaldunan kasutan aldrebes dala, hau de, errudunak gazela kontraku demostraten ez douen bitxartin. Eta demostraten badou be… JUSTIZIXI nun da gutzako?

ondarruko txoku

Hasi diz herritxarrak hondakinan ingurun eztabaidatzen

Udalak hondakinai buruzko parte hartze prozesu ipini dau martxan. Ixan be, aurten amaitzen da hondakinak eta zamarrak jasoteko kontratu. Aukera ona sistema barri bat martxan ipini eta ahalik eta gexen birziklatzen ahalegintzeko. Gaur egun, %25 bixaltzen dou bakarrik birziklatzea. Ingurutako datoik eskasena da.

Gogoratu martitzenin AAn lokalin ixango dala batzarra, Ibaiondon, arratsaldeko 19:00retan. Eta eguaztenin Kofrai Zaharrin, ordo bardinin.

Parte hartu zeuek be! Hondakinak eta zamarrak danon arazu diz, eta danon artin topa bir dou irtenbidi!

P1060996