Gaztik, LOMCEn kontra
“GALek 30 urte inpunitatean” hitzaldixe ONDARRUn
7retan hasi eta 9xak jota amatxure IKER CASANOVAk eta MIKEL ARAMENDIk emon daben hitzaldixe. Jenti adi adi entzuten egon da eta galdera sorta ederra ein dotze: Amedo, psoe, galindo, x jaune, Intxaurrondo, Polizi frantsesak…
Gu gustoa egon ga eurak entzuten eta amaieran geatu gazkun dudak IKERrrek argitxu dozkuz.
ANTZERKIAZ BLAI! Mutrikun (azaroak 22-abenduak 1)
LYONgo Kartzelatik SOS
Frantziako Lyon-Corbas espetxin jasaten dazen egoera latza dala ta hainbat herri ekimen antolatu diz, gogoratu beharra dakau tartin dala XABI ARANBURU preso politiko Ondarrutarra. Presuk euran bizi baldintzak hobetu nahixan hainbat ekimen burutu dotxuez espetxeko patixun, horren aurrin funtzionaxun erantzune XABI eta URKOi (donostiarra) osti munto bat emoti ixan zan, gero bi presuk arrastaka zigor ziegeta erun zitxuzen. Emaitze, erropak txikitxute, eskumuturrak eta sorbaldi urratute…
Egoeri holaik euala jakitun, hiru herrittar bixitxa jun zin eta zuzendaxe erantzule nagusi lez salatu ben kamiseta batzun bidez.
Horren aurrin kartzeleruk bixitxa baik laga zitxuezen eta gainea komisaldegixan amatxu ben hiru lagunak, 7 ordu eta gero askatu zitxuezen arte. Azarun 25in epaituko dotxuez eta eskakizune, 7500 euro eta urtebeteko kartzela zigorra ixango da, bakotxai.
Gaur arratsaldin hainbat herrittar batu gaz LYON-CORBASeko kartzelan pasaten dizen eskubide urraketak salatzeko eta antolatu dizen ekimenak azaltzeko. Honetxek ixango diz: hasteko, agerraldi masibu zapatun, azarun 23an, 11:30etan, Herrerako plazan, (Altza-Donostin); gero, Azarun 30in, LYONgo kartzela martxi antolatu de.
HITZAk 10 urte ein dotxuz. Zoixonak!!!
Azaroak 21 (eguena) hitzaldixe: GAL 30 urteko inpunitatea
Gaur asteazkena, azaroak 20, 29 eta 24 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio politiko handia duen data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu, bai eta eurek ordezkatzen duten guztia: Euskal Herriarekiko konpromisoa, konpromiso eta koherentzia militantea, bai eta Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.
SEVILLA II borrokan
Gaur beteten diz 23 egun SEVILLA IIko preso politikuk gose greban hasi zinetik, euran bizi baldintzak ez dotzezelako errespetatzen. Horren aurrin guk kalea urten biharra dakau eta hamendik eskatzen dotzuau kartzelako zuzendaixai protesta eskutitzak bixaltzeko. “A la atencion del Sr director del centro penitenciario SEVILLA II” zuzenduz.
Hauxe da kartzelako helbidi:
Centro Penitenciario SEVILLA II
Paraje las Mezquitillas, Carretera SE-451, Km. 5
41530 MORON DE LA FRONTERA
Hondakinai eta zamarrai buruz berbetan jarraitzen dou
Gaur hasi de udalak antolatutako hondakinai buruzko parte hartze prozesun bigarren errondi, eta bertan ixan gaz. Herrirako zein aukera dazen eztabaidatu dou: atez ateku, auzokonposta, 5. kontenedora…
Gaur egun %25 birziklatzen dou bakarrik Ondarrun, eta beste guzti erretea bixaltzen dou Alonsotegire.
Bixar martitzena beste batzar bat egongo da, Ibaiondon AAn lokalin, 19:00etan. Eguaztenin sortzaile handixantzako batzarra Kofrai Zaharrin, 15:00etan (dendaixak, tabernaixak, eskolak…). Eta eguenin Guzur Etxin, arratsaldeko 19:00retan.















