Agur eta ohore, Mandela!

MadibaOhar txiki bat sartu birdou Madiban bixitxin buruz, gaur hainbestek goraipatzen daben gixona, beran sasoin Umkhonto We Sizwe (ANC) adar militarreko buruzagi nagusixe ixan zan. Gaur egun talde “terrorista” deitzen dan horietaku. Mundu hau hipokritaz beteta dala demostraten dau gixon honei gaur egun eitten dotzen onarpena. Kartzelan 27 urte pasaban, ez ostearren, baizik eta bere herrixan aurkako zapalkuntziai aurrea ein eta borroka mota bat aukeratubanelako, borroka armatu. Sudafrikan, Irlandan, Euskal herrixan… jende askorek eindau bat borroka molde bardiñakin eta egunen baten holaik onartuko dauela pentsatzen dou.

Azken ordukuk, Argentinatik

Hauxe bixaldu dosku Argentinatik (ia udabarri argentinarreko haxik Euskal Herrire be ailaten dizen):

Aupa Ondarru,
Jonek baixakun deklarako rau Servini epailin aurrin eta bixar, eguenin
“muñekas”ek, Andoni Arrizabalagan torturatzailik, Madriden deklarako
rau. Deklaraziñoik ondo duz eta esperantzakin eta moralaz dabil
salatzailin koordinadorako jenti.
Bi argazki bixaltzen dotsuauz. Bata Argentinako senatun, senatari
batzuk salatzailin koordinadorakuk, Amaiurreko Sabino Kuadra, Julen
Arzuaga parlamentaxu, eta Urduñako eta Otxandixoko udalan ordezkaixak
jaso giñuezeneku re; eta besti Argentinako Kongreso
nazionaleko giza eskubidin batzordiaz izandako harreraku. Honen
aurretik, astelenin, Servini epailik hartu giñuzen salatzailin
koordinadorakuk eta instituziñoitxako ordezkarixak (Legebiltzarreko
giza eskubidin batzordi, Urduñako udala eta Otxandixoku).
Bai batan eta bestin babes osu agertu dotze kereiliai.

2013-12-03-758

20131203_121447

Argentinatik, elkartasune!

Argentinako iparraldetik, HUMAHUACAtik, Ainitze Urbieta, urte bi hegoameriketan biajaten/biharrin dabilen zestuarrak eta ondarrutar batek euran elkartasune adiarazi nahi izan dabe ekintza txiki honeaz:
Andoni Arrizabalagan senidikin, Buenos Airesen dazen beste senide guztikin, torturatun biktimakin, Argentinak epaitu bir honeik torturatzaile, faxista, frankista, hiltzaile…. aluok!
Sevilla IIko presukin, Estremeran aurreko egunetan txapeun eondizenakin, Aupa Urtza!, Kemen askatu!, Arnaldo askatu!, Zestuarrak askatu ! Mamarru eta urten barri dazenai besarkadak! eta beste preso eta iheslari guztik be etxea ya! Nahikure!
Argentinatik animuk eta urtarrilaren 11n geube Bilbon eongoa !!

P1050142 (Copy)

P1050141 (Copy)