ERRIGORAko emaitzak: 8.000 otzara saldute, 112.000 euro (euskaltzaliai)
Akordaten zaze ondala hilabete bat zelan eon zin Kanttoipeko Arriolaneko denda txikixin Nafarruko erriberako jatekuk egurrezko kajetan? Eta zelan esaten gendun bertako euskalzaliai laguntzeko zala ataten zan diru? Ba hauxe da beran lorpena:
Eta amaitzeko esan aurtengo gabonetan Ondarruko etxe askotan jango dizela Erriberako esparrago, piper, alkatxofa… bertoko elikagaxak. Mile esker otzari erosi dozuen danoi eta bestioi ia hurrengoko kanpañan laguntzen dotsazuen euskalgintza nafarrai.
Jolas txokoa, TXIRRIMORRASKIk antolatute. Etorri geuaz jolastea!
Badatoz gabonak…
Ondarroa bizirik, bizi Ondarroa!
Ondarruko udalak kanpaina bat ipini dau martxan, herritxarrak Ondarruko komertixuk eta zerbizixuk erabiltxea bultzatzeko. Mezu argi bateaz: herriko komertzixutan erosi ezkio, Ondarruko ekonomixi martxan ipintxen da eta herrixe bixik mantentzen dou.
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/OndarroabizirikbiziOndarroakanpaina.aspx
Atzo zalakun, 40 urte CARREROk hegan eibala
Bixar beteten diz 40 urte CARRERO BLANCOk, Francon seme kutunak, hegaldi entzutetsu eibala. Pertsona gorrotatu zan euskaldunon artin, ta hori zala ta, ETAk hartu ban erabakixe bistatik kentzi. Ekintza honen egilik, Comando TXIKIA ixena ipinitzen euran taldiai, EUSTAKIO MENDIZABALen omenez. Esan eta ein.
Esan birdou, sasoi hori bixi ixan gendunak, Euskal Herrixan ekintza hori ospatu eizala, kantak ata zin, txanpan botilla bat baño gexa zabaldu zala,..
Abendun 20 eta 21an,”Feminismuk mundu arabiarrin” ETXE LILAn
Abenduak 23, 24 eta 26. Formakuntza feministi gaztetxin.
ETXELILAN jo ta ke dabiz… eta zeure zain daz!
Ondarruko Emakumeentzako Jabekuntza Eskoli aurrea du eta pasan astin amatxu ben “Dantza, artea, feminismoa eta gorputzak” ixeneko tailerra!! Hamen euran argazki bat! Honez gain, gai ezberdinetako ikastaruk daz: Osasune, korto grabaketi, kulltura arabiarra, historia, transfeminismoa, literatura… Animatu parte hartzea!!!
Informazinoi nahi ixan ezkeo:
ETXELILA Emakumin Topaleku | Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) | Telf: 946134008 | etxelila@ondarroakoudala.net










