Urtero lez Olentzeroaz batea ohituri jarratxuz, falta dizen herrittarrakin gogoratu giñan, kantu bidez eskatu gendun beste behin herriko etxitan danak egoti, gutako askorentzako oparirik handixena ixango litxake.
Dina Bilbaon liburu, salgai!
OLENTZERO eta MARI DOMINGI Ondarrure alla diz
Abendun 28xan, PORTUKO RANPIN 6. urteurreneko ospakizune
EÑAUT eta IÑIGO, Euskal Selekzinoin
Ezta askotan ikusten, baine aurten Euskal Selekziñoik abendun 28xan (zapatun) jokatuko daben partidun, bi ondarrutarrei deitxutse Amorrortu eta Etxarri selekzionatzailik. EÑAUT ZUBIKARAI eta IÑIGO MARTINEZ San Mamesen egongo diz PERUn aurkako partidun.
Baine partidun aurretik hainbat ekintza eongo diz selekziñoin OFIZIALTASUNE aldarrikatzeko, goxin Pagasarrire mendi irteeri antolatu dau ESAITek eta bertan argazkixe atako da. Gero arratsaldeko 6.30in Areatzatik manifik urtengo dau danok batea San Mameseruntz juteko.
Abendun 23tik 29re: pintura tailerreko erakusketa
Abenduak 26 (eguena) Mirentxin gidarixan batzarra
KEMEN URANGA Alcala-Mecoa erun dabe
Normalean, kartzela batera iristerakoan, lehenengo bisita edozein ordutan izan zitekeela esan zioten Kemeni. Horrela joan ziren arreba eta lagunak igandean, baina bertara iritsita esan zioten Kemen zuzenean sartu zutela isolamenduko 6. modulura eta, hortaz, ezin zutela bisitarik izan ordutegitik kanpo.
Bertako funtzionarioa saiatu omen zan bisita ordu bat finkatzen baina zuzendaritzatik agindua eman zuten bisita galdu egingo zuela Kemenek. Edozein aitzakia nahiko dute gure presoak izorratzeko.
Hortaz, ez dakigu ondo beste euskaldunen batekin dagoen eta zer moduz dagoen Kemen. Ia astean zehar telefonoz deitzen duen eta, txarrenean, datorren domekako bisitan jakingo dugu nola dagoen. Datorren zapaturako zeukaten vis-a-visa hitzartuta Soton. Bartzelonatik Ardatz anaia aspaldiko partez be etortekoa zan, baina orain ez dakigu hitzordu hori errespetatuko dioten Alcalan.
Hemendik aurrera, bere helbidea hau da:
Kemen Uranga Artola
Euskal Preso Politikoa
CP MADRID II Alcalá-Meco
Módulo 7
Carretera de Meco, km. 5
28.870 Alcalá de Henares (Madrid)
Ba, besterik ez oraingoz. Zerbait gehiago dakigunean jakinaraziko dizuegu Turrunan bidez.























