Domekan, otsailak 23, 19:00etan, ARTELAN tallarrin LANTZOIN ongi etorriko BURRUNBADAKO ENTSAXU eingo ra: bat eta bakarra. Parte hartu nahi ezkeo berta agertu domekan eta listo!
Ehunke kilo jateko, Ondarrutik Sahara!
Aurten ere ehunka kilo jateko bidaliko ditugu Ondarroatik Saharako okupatutako kanpamentuetara. Eskerrik asko jatekoa batzen lagundu duzuen herritar eta herriko dendari guztiei. Eta eskerrik asko udaleko brigadako langileei, jatekoa garraiatzen laguntzeagatik. Kanpaina Sahela elkarteak antolatu du, Ondarroako Udalaren laguntzarekin.
Mendebaldeko Sahara Marokok okupatutako herria da. Lurralde hartako errefuxatuak kanpamentuetan bizi dira, desertuan, baldintza oso gogorretan, euren herrira ezin direlako itzuli. Nazioarteko laguntza derrigorrezkoa dute bertan bizitzen segitu ahal izateko.
Mendebaldeko Saharako gatazka politikoa konpontzeko herri horrek bere etorkizuna erabaki behar du. Marokok ezin die ukatu sahararrei autodeterminatzeko eskubidea.
Espainiako Estatua ere gatazka horren parte da, Sahara espainiar kolonia izan zelako, eta Espainiak konpondu barik laga zuelako Sahararen arazoa. Gaur egun, Espainiak Marokorekin harreman ekonomiko asko ditu, eta horregatik Saharako arazoa konpontzeko pausurik ez du ematen.
Mendebaldeko Saharak bere etorkizuna erabakitzeko eta autodeterminatzeko eskubidea dauka!
Otsailak 19 (eguaztena), hitzaldixe ETXE LILAn: Mujeres negras en Euskadi
SORTUn I. urteurrenan ospakizune
SAPALI PERKUSION talde senegaldarran eskutik, afro dantza eta perkusio ikastaru
Eguaztenin Otsailak 19, Ondarruko GURE ESKU DAGOn Hitzaldixe Kofrai zaharrin
Ondarruko ERNAIk dispertsiñoin kontrako kanpañi aurrea daru
Atzo goxin, Allustin batu zin Lea Artibaiko ERNAIko gaztik eta bertan ezautu ben dispertsiñoik zer kosto dauken, bai diru aldetik eta baitte arriskun aldetik be. Asti jun eta asti etorri, presuk bixitxatea juten dizenak bidea urteten dabenin ez dakixe ze topako daben, zelako buelti eingo daben.
Behian ikusten dan argazkixan, MIRENTXIN furgonak eruten dotxuezen boluntaixuk agertzen diz. Euran zeregiñe presun senidik eruti de, eta konta ben noa juten dizen eta zenbatero.
Atsaldin ostea, herriko Alde zaharrin, antzerki bat einben erakustea emoteko presuk bixitxatea juten dizenai bidin gertatu ixan gakuezen auto istripuk.
Esku orrixan bidez azaldu ben dispertsiñoik onarte euki dotxuzen ondorixuk. Eta dispersinoiaz amaitzeko eskatu ben!
2013ko kirol sarixak banatu dotxuez
Ondarruko Udal Kirol Batzordik 2013ko kirol sarixak banatu zitxun martitzenin, herrixan kirola ein edo bultzatzen daben pertsona eta elkartin artin. Honetxek ixan diz aurtengo saritxuk. Zoixonak danoi!
2013 URTEKO KIROLARI EMAKUMEZKOA: IOANA OSA
2013 URTEKO KIROLARI GIZONEZKOA: IÑAKI ARANTZAMENDI
2013 URTEKO KIROL TALDEA: ARRAUN ELKARTEKO JUBENILAK
2013 URTEKO AIPAMEN BEREZIA: DINAMARTXA
Argazkixe hitzatik hartu dou. Argazki gexa ikusi nahi bazuez, hamen dakazuez: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/02/12/ondarroako-2013ko-kirol-sarituek-beti-ondoan-dauzkatenei-eskaini-dizkiete-sariak/













