Martxun 27xan Bizkaxan eingoran hezkuntzako grebiai beire, Ondarruko ikasle talde batek Ikasle Eztanda aurkeztu eta martxan hasteko herriko gazte eta ikaslikin batzi erabakirau. Bertan ikasle mugimendun ingurun hausnartuko da eta hezkuntzako eredu hobe baten aldeko burruki aktibateko bertan batzen dizenakin ideak alkartu eta hori zelan enbiran pentsakorabe.
Ondarruko Gure Esku Dago taldik metruk saltzen hasiko da bixar
Ondarruko GURE ESKU DAGO taldi, bixar otsailak 23 (domeka) hasiko da metruk saltzen, datorren ekainan 8xan EUSKAL HERRIXAN burutuko dan GIZA KATI osotzeko .
Ondarrutarroi tokaten gazkun kilometru beteteko 500 bat lagun bir douz (Elorrixoa jungo gaz).
Metrutako apuntateko:
Tokixe: Kanttope errebueltan
Egune: domeki
Ordu: 12:30xetatik 14:00xeta. (Geroko egunak eta orduk zabalduko diz)
Metrun balixu: 5 euro
ELORRIXOA JUTEKO AUTOBUSAK IPINIKO DIZ!!!
Errenteixan zabortegirik ez!
Ondarruko Eguzki talde ekologistik salatu dau Errenteixan jenti trasto zaharrak eta zamarrak botaten dabilela.
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/02/16/ondarroako-errenterian-zabortegirik-ez/
Ondarroako Errenteria auzoan zabortegi bat sortu da, jendeak bertara traste zaharrak eta bestelako zamarrak botatzen dituelako. Zabor hori jaso, zaborra bota dutenak identifikatu eta neurriak hartzeko eskatzen diogu udalari.
IÑAUTEXETAKO egitarau KRESALAn eskutik
ZALDUPEn asteburun jokatuko dizen futbol partiduk
HONDARROA 2013 urtekaixan AURKEZPENA bixar otsailak 21
Ondarroako Historia Zaleek (OHZ) kaleratzen daben HONDARROA urtekarixe jadanik kalin da, 2013ko ediziñoi, jakiñe. Bixar, hilak 21a, baixaku, eguerdiko 12:30etan, eingo dabe urtekaixan AURKEZPENA Kofradia Zaharreko 2. pisun. Ostin, liburu salgai eongo da 10 euroren truke, herriko liburudenda eta prentsa salmenta puntutan.
Bilbon egon ga ERRIBERA 13ko etxe okupatun aurrin
KRESALA kultur elkartin 50. urteurreneko ospakizunak prestaten
Ondarruko GURE ESKU DAGOk antolatutako hitzaldixe
LEA-ARTIBAI ta MUTRIKUko “Denak ala inor ez” ekimenan amaieri
Ikasturte hasieran, Lekeition dinamiki aurkeztu benetik, euskal preso eta iheslaixan gaxe lantzen ibili diz herriz herri Lea- Artibai ta Mutriku aldin. Allustin eindako ekitaldixaz amaitutzat emon dabe dinamika hau, bañe konpromisu hartu dabe ekimenin parte hartu dabenak, on arte latxeik, euskal preso ta iheslaixak etxeratu arte lanin jarraittuko dabela, “Denak ala inor ez” dinamikin filosofixiaz jarraitxuaz. Amaitzeko, bideo hau ata dabe ekimena zelan jun dan azaltzeko













