GURE ESKU DAGO Kalamendin egon da gaur

kalamendin gure esku dago 4Gaur, hainbeste Ondarrutar KALAMENDIre jun ga  eskualdeko beste hainbat herritxarrekin batea. GURE ESKU DAGO taldik antolatute  bertan 120 bat lagunek esku erraldoi bat ein dou.

kalamendin gure esku dago 1Gogoratu GURE ESKU DAGO ekimena aurrea eruteko jente mordo bat bir dela eta ekainak 6xan Giza Katik (DURANGO-IRUÑA) bikain urteteko lan asko dala eitteko. Astero KANTTOPEko lokalin metruk gaz saltzen  eta eguenetan batzar zabalin batzengaz.  jenti anima nahi dou parte hartzea, ongo hillin be badakau zer egin eta.

Saturran ez dou ahaztuten!

Gaur omenaldi bat eskeini gakoe Saturraneko kartzelan eondako emakumiai. Beste behin be justizixi eskatu dou frankismun biktimantzako, eta bertan hilddako ehunke ume eta emakume gogoratu douz.

Ezin geinke ahaztu Saturranen egon zin emakumik euran militantzixiatxik erun zitxuezela kartzela: faxismun kontra burrukatzearren, justizixa sozialan eta sozialismun alde biharra etxearren, laizismu eta emakumin eskubidik defendiutearren… Euran ametsak eta esperantzak, geurik be badiz!

CAM00455

CAM00448

Gaur martxoak 9, ENEKO ETXABURUn egune da. ZOIXONAK!!!

Patxi Badiola AkarregiNahiz eta bera guaz ezin egon fisikoki, jakiñan gain da beraz ez gazela ahaztuten, eta hamendik poltsakada muso bixaltzen dotzau. Hori bai, atzo herrixan ospatu gendun beran urtebetetzi eta gaur bat  baño gexa buruko miñaz esnatuko dala badakiau. Goxin berai postalak bixaltzeko mahixe ipini ben gaztik, eta esazkunez erantzune oso ona ixan da. Eguerdixan poteu ein eta bazkatxa…

2

IMG-20140308-WA0001

1

Kafea ailla eta bertsolaixak ezin ixildu…

6

eta gabaz eskualdeko musika taldin kontzertu (ez dakau irudirik, ez dakiau argazki kamari ostu einbelako edo argazkilaxai ondeza emotzalako edo…)

Halan da guzti, baten batek zuzenin zoixonak nahi badotzaz emon, hauxe da beran “Apartamentuko” helbidi:

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGA:
Centro Peniitenciario LOGROÑO calle vieja 200, 26006 (La Rioja)

Lagun batzuk facebokea argazki hau altza dabe, benetan politxe

enek

Manifa ixille domekan (martxoak 9), IBON ASKATU lemapin

1

Gaur eguerdixan egon dan prentsaurrekun hauxe idatzixau zabaldu dabe:

“Gaur hemen agertzen garen norbanakoak, konponbidearen aldeko konpromisoa hartu genuen herriko talde eta eragileetako kideak gara.

Hemen agertzearen arrazoai martxoaren 7an gure herrikidea den Ibon Iparragirre preso politikoaren atxiloketa da. Gertakari honek kezka sortzen digu. Are gehiago kontuan izanda Ibonek duen gaixotasun sendaezina. 2010an atxilotu zutenetik kartzelan igarotako denboran osasun arazo larriak izan zituen, kartzelako muturreko bizi baldintzek Ibonen bizitza arriskuan jarri zuten. 2011ko urriaren 17az geroztik etxean egon da Ibon bere osasun egoera dela eta. Ulertezina zaigu Ibonen atxiloketa eta gure kezka adierazi nahi dugu berriz ere Ibon espetxeratzeak  bere osasunean ekar ditzakeen kalteengatik.

Ibonen atxiloketa giza eskubideen urraketa larria da. Gaixorik dauden presoek kalean egon behar lukete eta atxiloketa hau, berriro ere, atzera pauso bat da presoen giza eskubideen alorrean.

Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbide demokratikoa garatu ahal izateko hainbat pauso eman izan dira azken hilabeteetan. Beharrezkoa da gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betirako desagertzea eta bide horretan ezinbestekoa da presoen giza eskubideak bermatuak izatea.

Horregatik hemen batu garenok Ibonen atxiloketa salatzeko Giza eskubideak, Irtenbidea, Bakea, Ibon askatu! lemapean martxoaren 9an, domekan, eguerdiko 13:00etan Alamedatik hasita egingo dugun manifestazio ixilean parte hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei”.

Gaur iluntzin herri batzarra Alamedan, IBON Askatu!!!

Atzo ein gendun lez, gaur arratsaldeko 7:30xetan batuko ga osteabe IBONen barrixak (balegoz) entzuteko.

2014-03-07 manifi ibon askatuArgazkixe: Josu Trueba Leiva (bostok photo)

Nahi dou gogoratu, IBON nahiz eta etxin egon, Gaxo larri bat daukelako (instituciones penitenciariasek onartzen daben lez), momento guztin kontrolpin euki dabela

SONY DSC

Salatzeku dela iristen gazku, txapelgorrixak monta daben operatibu, espainiar juezan morrontzi eitxen.

pnv eskutuko lanin

Martxoak 9 (domeki) Emakume Antifaxista presuai omenaldixe SATURRANEN

saturranen omenaldixe

Idatzi hau bixalduzku AHAZTUAKekuk omenaldixe dala ta (erderaz jaso dou):

ACTO DE MEMORIA EN HOMENAJE A LAS MUJERES QUE ESTUVIERON PRESAS EN LA CÁRCEL DE SATURRARÁN

Poco queda ya de lo que en su día fueron los edificios sitos en la Playa de Saturrarán, entre Ondarru y Mutriku. Hoy dia de todos ellos sólo quedan algunos restos dispersos de sus cimientos, de sus muros, de las garitas de vigilancia…

Fué en ese lugar, hoy convertido en aparcamiento para las personas que vienen a disfrutar de esta playa y de sus entornos, donde en Julio del 2007 realizamos un HOMENAJE a las mujeres que estuvieron presas entre 1938 y 1943 en este sitio que entonces estaba regido por las monjas mercedarias que hacian las veces de guardianas y que cumplieron su papel con extrema severidad y dureza. En este sitio sufrieron prisión miles de mujeres de todo el estado español y tambien muchos niños hijos de aquellas.

Irakurtzen jarraitu