Martxoak 18 (martitzena) udal aurrekontun aurkezpena
Hezkuntzi Herrittik Herrixantzat, ikaslin eskakizune
Pasan baixakun ikaslik mobilizaziñoi egune euki ben, goxin herriko institutun eta arratsaldin eskualde mailako manifa bateaz amatxu ben egune.
Goxin antzerki bidez (ikaslik baltzez jantzitxe kalejiri ein ben), gaurko hezkuntzin enterru irudikatu ben.
arratsaldin MARKIÑAn herrittik zir manifi ein ben pankarta baten atzetik
eta hau hasieri baño ez dala diñue ikaslik
Bertoko 500 arbola gexa Larruskainen
Bizkai guztiko 50 boluntaixon laguntziaz, Lurgaia fundazinoik eta Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik 500 arbola landatu dotxuez Larruskaingo lurretan. Fundazinoin eta udalan asmu 14 hektareako baso bat sortzi de, udalak Larruskainen dakazen lurretan.
Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Udazkenin eingo diz landaketa gexaua!
http://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/
AIZKORRI gaur
Gaur gabaz, I. HARD ROCK jaxe Portuko Ranpan, ezin dozu galdu!
Bizkaiko txapelketako VI. estropadi gaur ONDARRUn
Martxoak 15 (zapatu) bildotsan zozketi
Lortu bixar edo etzi GIZA KATEko zeure metru
Galdakaoko ospitxalan aurrin: IBON eta TXUS S.O.S.
Hamen familixakuk bixaldutako azkanengoko barrixak:
BASAURIKO KARTZELAKO TRATAMENDU BATZORDEAK EZ DU IBONEN EGOERARI BURUZKO ERABAKIRIK HARTU
Ibonekin komunikatzen gaituzten kanalen fluidotasun gabeziaren ondorioz, gaur martxoaren 13an, martxoaren 11n zabaldu genuen informazioa okerra dela esan behar dugu.
Basauriko kartzelako Tratamendu Junta ez da pronuntziatu Iboni 100.2 artikulua aplikatzearen alde, izan ere, Junta horrek Ibonen gaia erabili ere ez duelako egin, nahiz eta bezperan gaia erabiltzeko eskakizun bat jaso, urjentziazko bidetik bada ere. Bai egia da, espetxeko zenbait arduradunek, euren jarrera Iboni berriz 100.2 artikulua aplikatzearen aldekoa dela adierazi dutela.
Iparra Galdu Baik plataformako partaideok, Ibonen egoeraren gainean dagoen mediku eta abokatu taldearen berri eta aginduen zain gaude, komenigarria iritziz gero, mobilizazio ildoa aktibatzeko. Ibonek Igandean senideen bisita edukiko du eta astelehenean plataformako bi kide eta mediku eta abokatu taldea Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariekin bilduko dira.
Bien bitartean, biharko, LAB sindikatuak kontzentrazio batera deitu du Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Hall-ean, 12:00etan Ibonen askatasuna eskatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, Ondarroako Udalak ez-ohiko Udal-Batza konbokatu du, Ibonen egoera aztertzeko puntu bakarrarekin. Bestalde, jakin izan dugunez estatua mailan ekimen ezberdinak aktibatzen hasi dira, eta hau era positiboan baloratzen dugu.














