Aurten be Aurrera futbol taldik Udako Kanpuse antolatu dau, 2012 eta 2018 urtin artin jaxotakuntzako. Ixena emoteko azken egune, maiatzan 26xe ixango da. Azpiko kartelin dakazue informaziñoi gexa.

Aurten be Aurrera futbol taldik Udako Kanpuse antolatu dau, 2012 eta 2018 urtin artin jaxotakuntzako. Ixena emoteko azken egune, maiatzan 26xe ixango da. Azpiko kartelin dakazue informaziñoi gexa.

Kultura Jaia antolatu dau Zaldupe eskolik ongo baixakurako. Arratsaldeko 4etatik illuntzearte, munduko kultura desberdinetan murgiltzeko aukeri eongo da eskolako atarixan. Behian dakazue egitarau osu, hurreatu zeube beste herrixetako doiñuk ezautzea!

TXIRRIMORRASKIn 35. urteurreneko ospakizunetan barrun, Umintzako DANTZA BERTIKALAn saiu eukikou ongo baixakun herriko Frontoin arratsaldeko 5:30xetan, NAIA NEGREDOn eskutik.

UNANUE udal musika eskolatik bixalduzku Maiatzan tzir eingotxuen ekintzan egitarau. Gozatu belarrixak!

Maxatzan 10etik 24re Udal erakusketa aretun eongo da TXIRRIMORRASKIn ingurun eindaben erakusketi. 35 urteko ibilbidin atatxuen argazki pillo bat ikusgai eongo diz (norbera be eongo ete da?). Hurreatu ikustea!

Eguerdiko 12xak puntun zabaldu dabe pankarti Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 135 lagun batu diz egueldixe lagun eukela. 20 minutuz egon diz bertan eta dei berezixe eindabe gaur arratsaldin ERAILKETA MATXISTI salatzeko eingo dan konzentraziñoire agertzeko. Datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Donibane Lohizuneko erahilketa matxistI salatzeko elkarretaratzI egingo dou gaur, 19:00etan Alamedan. Dei egiten dotzuau herritar guztioi bertan parte hartzea. NAHIKURE!

TXIRRIMORRASKIn 35. urteurrenan ospakizunan barrun, hitzaldixe antolatu dabe “PORROTX”eaz datorren eguenin (M-9) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6retan. Euskal Herriko umin idoloetako bat eukikou herrixan, guazen harrera bero bat etxea berai!

Zientziaren Giltzak Elkartik antolatu dau aurten be PINT of SCIENCIE ekimena herriko hainbat tabernetan, KITXARRA-ZAMORAn, KIRRIXKIn eta IDOIAn. Azpixan dakazuez, egunak, orduk, gaxak eta zeintzuk ixango dizen hizlaxak. Jakin-naxe badakazue, ez galdu aukera hau!

Unanue Udal Musika Eskolik eta Barakaldoko Udalan musika kontserbatoxo profesionaleko orkestrak kontzertu eskainiko dabe zapatun, 12:30xetan, Zaldupe eskolako jolastokixan.

