RADIXU irratixan 2024ko programaziñoi!

RADIXU irratixak zabaldu dau 2024an tzir eingo daben programan banaketi. Musika ona entzuti gustoko badozu edo albiste interesgarrixak entzuteko gogoz bazabiz, kirola gustoku bazu…. zure aukeri, RADIXU 105,5 fm edo radixu.infon bitxartez. Edozer zalantza argitzeko, 946134007 telefonu be hor da. Gozatu belarrixak!

1976an Gasteizen eraildako langilik omentzeko ekitaldixe gaur eguerdixan!

Urtero lez, Ondarruko LAB sindikatuk eta ERNAI gazte antolakundik 1976ko Martxoak 3an Gasteizen polezixik eraildako langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dabe. Gaur (Martxoak 3) 13:00etan Monolitun.

Garai horretan burrukatu eben eta langile klasin alde lortutako guzti aitortu eta amesten douen Euskal Herri sozialista, feminista eta euskaldune eraikitxen jarraitzeko langile guztion batasune aldarrikatuko da.

Ekitaldixaz gain, Martxoak 16an “Martxoak 3” elkarteko kide batek hitzaldixe eskeiniko dau ALAI tabernan.

*Hitzaldixan inguruko informaziñoi gexa aurreraua argitaratuko dou.

PALESTINAr herrixai ELKARTASUN keinuk!

Martxoak 2, 14 eta 20an hainbat ekimen eingo diz PALESTINAr herrixak bixi daben genozidixu salatzeko. Hasteko, Martxoak 2 xan kotxe karabana bat eingo da Zaldupeko zubitxik urtengo dabena goxeko 10:15tan. Martxoak 14 an Lekatxoko eskolapin konzentraziñoi bat eingo da. Eta Martxoak 20 an KORRIKAn etorreriaz batea ongi etorrixe emongotzau arratsaldeko 14:45an Katein bandera Palestinukin.

* Ezin geinke laga PALESTINAR herrixe hiltxen! Batu zeube ELKARTASUNEA! PALESTINA ASKATU!

6 Urte ta gero, PENTSIONISTAK BORROKAN!

Gaur 6 urte betetxue herriko PENTSIONISTAK borrokan hasi zile, ta urteurrena ospatu dabe. 12xak puntun batu diz Alamedan bañe eguraldi eskasa zala ta Zumardi etxin azpiko aterpin ingurun batu diz. 115 lagun egon diz 20 minutuz, tartin herriko alkati ta urteurrena ospatzeko pikoteuaz amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astelehenin be bertan egongo dizela esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Otsailak 26 (astelehena) Mundua suntsitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ongo hilleko hitzaldixe prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Otsailaren 26 rako. Gaxe, ahomiñin dabillen Adimen artifizialan bueltan dabil, ta hori gure hizkuntziaz lotzen dau. Mundua suntzitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU?. Hizlari lez, ENEKO AGIRRE BENGOA informatikarixe etorriko da. Gogoratu, Kofrai zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku guri, hurreatu entzutea zeu be!

Otsailak 22 (eguena) KORRIKA batzordin billeri Euskaltegixan!

Motorrak martxan ipini diz 23.KORRIKA antolatzeko. Ongo eguenin osteabe KORRIKA batzordi batuko da AEKko euskaltegixan gauzak zehazten juteko (KORRIKA txiki, kilometro banaketak,….), bertan herriko talde eragille ugarik hartuko dabe parte, Arraun elkartik, AURRERAk, herriko ikastetxik, kultur taldik, alderdi politikuk. aisialdiko taldik… Gogoratu, KORRIKA dendi be zabalik dala mateixala eskurazteko.