ALAMEDAko PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Euri zaparrarai aurrea eiñaz, Alamedako aterpin zabaldu dabe gaur eguerdixan pankarti herriko Pentsionistak. Gaur 105 lagun egon eidiz esazku antolakuntzakuk, ta datorren astin be han eongo dizela baieztatu dozku. IPC erreala, 1080 euro bakotxantzako, Genero arrakalaik ez egoti…Zein eon leike eskakizun horren kontra? Zahartza duin bat eruteko gutxieneko baldintzi ixan biko litxake. Danok ikutu etxen gatxun arazu de, gero negar etxik ez dau balixo. Borrokan etxi merezi dabelako, Jo ta Ke LORTU ARTE!

POSTA bidezko botu martxan!

Ondarruko EH Bilduk martxan ipini dau posta bidezko botuk etxeko aukeri Apirilak 21in eingo dizen hauteskunditako. Egun horretan herritxik kanpun bazaz edo biharra tokaten gatzulako ezinezku dozulako hautes mahaire jun edo makal zazelako edo…. erabili zeinke aukera hau.

Hau dana aurrea eruteko, Ondarruko EH Bilduk lokal barri bat zabaldu dau Alde zaharrin lenako Garoa dendan (Kebaban aurrin). Berta hurreatu zeinke edozer zalantza argitzeko ta horretaz gain telefono bat ipini de martxan helburu bardiñaz, 603211452. Lokala astelehenetik baixakure eongo da zabalik, goxitan eguerdiko 12:00 xetatik 13:00 ta, ta arratsalditan 18:00 tatik 19:30 ta. Zeuk be ERABAKIko dozulako ALDAKETA!

Apirilak 7, BOGA Mendi martxi 2024!

Aurkeztu dabe 2024ko BOGA martxi idatzi honeaz:

BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteerI dE. Berau, Apirilan 7 xan ixango da eta bi ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi dizela esango geunke. Lehena, hurbiltzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezixak ikustei eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztixentzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familxia guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi daben danoi.

OSAKIDETZA GAXOIK DA LEA-ARTIBAIn!

LEA- ARTIBAI eskualdin gainbehera da Osakidetza, eta hori ez da gure iritzixe, herritarrok jasaten gazena baizik. Osasune oinarrizko eskubidi de, eta ezindde eskualde bat holaik laga Osasun arlun.

Zerbitzun duintasune, pediatrixi, ginekologixi, euskeri, UBI mugikorra… Lea Artibaiko bizilagunontzat oinarrizkuk dizen eskubidik diz. OSASUNAZ EZTA OLGETAIK!

Honek diz dato zehatzakin Lea-Artibaiko EH Bilduk eindaben azterketi:

PENTSIONISTAK BORROKAN jarraitzen dabe!

Eguraldixak bakin lagatze gaur herriko PENTSIONISTAi.12 xak puntun batu diz pankarta atzin, gaur 127 lagun egon eidiz esazku antolakuntzatik (tartin alkati eta hiru zinegotzi). 20 minutuz egon diz Alamedan eta informaziñoi lez argitxu dabe gaur bertan 3.141 herrittarren siñadura aurkeztu dabela udaletxin, zuzeneko autobusak lortzeko bai Bilboa juteko eta batxe be Galdakaoko ospitxalea.

6 urtez jarraixin egon diz astelehero astelehenero batzen Alamedan eta halan jarraitxuko eidabe danoi tokaten gazkun eskubide minimuk eskuratu arte. Borrokatu ezkeo gauzak lortzen dizelako, JO TA KE LORTU ARTE!

Hau de Udalin aurkeztu dan idatzixe eta PENTSIONISTAn ordezkaritza zabala: