MONTSERRAT txikixe hil gasku

moserrat txikixeSaltsa guztixetako perrejille zan emakume txiki hau. Txikixe bañe bixotz handiku. Gauza asko esan leike beratxik, langilli, umore oneku, saltseri… Beran falti hartuko dou Plazagañin, baixakuko enkarteladan, Santa Agedako kantu jiran… Laster arte MONTSERRAT.

santa ageda 3

123

plazagain emakumik lanin

moserrat

Ibon hil ein leike, kartzelan jarraitzen badau

Horretxek berba gordinak erabili dotxuz gaur Ibonen kofixantzazko medikuk prentsa aurrekun. Kartzelatik ez badau urteten, Ibon hil ein leike, beran osasun egoeri gerua eta txarraua dalako. Ibonek Hiesa dauke, 3C fasin, oso garatute, eta psikologikoki eta fisikoki oso kaltetute da. Ibon hil ein leikela esan dou, baine egokixaua ixango litxake esati Ibon hil eingo dabela Espainiko Gobernuk, kartzelan eukitxi erabaki politiko bat dalako.

Informazinoi gexa hamentxe ahal dozue irakurri:

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20141003/medicos-alertan-del-riesgo-real-de-muerte-del-preso-ibon-iparragirre

Ibon etxin nahi dou ya! Gaxoik dazen presuk, etxea!

BzAtydUCcAAO4WD

Eskerrik asko BITXORE (omenaldixe)

1Azkanin be, Bitxorei ein bir gentzan egun bateko omenaldixe aste osoku bihurtu de.
Jente ederra (eta famau!) batu de omenaldixe prestateko eta hauxe da emaitze.
Hauez gain, herriko hiru ikastetxitan girotze lanak eingo dotxue Bitxoren ingurun.
Eta tartin, sorpresatxu batzuk be ixango diz kalin astin tzir (bañe horrek ez dotzuauz kontako!)
Hamen dakazue egitarau.
2014 urrian 3tik 12re Ondarrun
URRIAK 3-12, ERAKUSKETA Alamedako aretoan (Uxu)
Egunero 18:00-21:00 / zapatu-domeketan 12:00-14:00/ 18:00-21:00URRIAK 4, “Bitxoren txokoak” ALTXORRAREN BILA herri guztian (Txirrimorraski)
Arratsaldean.

URRIAK 8, IRRATSAIO BEREZIA Radixu Irratian/ 22:00-00:00
(“Azken Mohikanoak”/ Radixu)

URRIAK 11, ESKERRIK ASKO BITXORE! OMENALDIA Musika Plazan
(herritarrak, taldeak, ikastetxeak, lagunak…)

Egitaraua
17:00etan, MARGO eta BUZTIN TAILERRAK
18:50 ean KALEJIRA Barratik
19:00etan OMENALDI EKITALDIA

URRIAK 12, BITXORE GOGOAN, EGUNPASA URBASAN (Artelan)
(beste bere errauts erdiak aireratuko dira Urederran)
9:00 Itsasaurretik irteera
12:30 Errautsak aireratzea Urederreko behatokian (Urbasan)
13:30 Bazkaria Bioitzako kanpinean eta16:30ak aldera Ondarrure buelta

Autobuserako izena ematea: Erakusketa Aretoan 3tik 9ra bitartean.
– Tikeak salduko dira bertan 20 eurotan (8 autobusa + 12 menua)