Ongo egunetan Lasa eta Zabala pelikuli ikusteko aukeri dakazue Goiko Zinan. Zapatun 19:00 eta 22:00. Domekan eta astelehenin 19:00retan. Ez galdu!
Jente asko batu zan karlistadai buruzko hitzaldixan
Artibai kalin be konposta etxen hasi diz
Beste 13 familixa hasi diz Artibai kalin konposta etxen. Eta laster gexa ixango ei diz, euran etxeko jateko hondakinak ongarri bihurtuko dotxuezenak. Holan, askoz be zamar gitxia sortuko dabe. Eskerrik asko eta animo!
Informazinoi gexa hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Artibaikaleanauzokonpostaegitekotokiamartxanipiniduudalak.aspx
Urrixak 18 (zapatu) Kalamendire guz ASIER eta XABIn egunak ospatzea. Bazatoz?
Lagundu diruz Kaxa Hutsak, euskal errefuxatuai buruzko dokumentala
(Argazkixan, Maria Rosa, dokumentala laguntzeko zozketan parte hartu eta argazki bat irabazi ban ondarrutarra).
Informazinoi eta laguntza gexa emoteko: http://www.kaxahutsak.com
Kaxa Hutsak – Euskal Errefuxiatuen Esperientzia ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, Bostok Photo 2012an martxan jarri genuen ideia baten garatze eta gauzatzeko asmoen egikaritze bat da. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak. Baliabide ekonomiko ezean, auzolanean oinarritutako kanpaina batean murgildu gara proiektua aurrera eramateko KARENA CROWNFOUNDING plataforma baliatuz.Urriak 13an hasi eta 40 egunetan luzatuko da diru biltze kanpaina hau, 12000€ lortzeko helburua daukana
Zemat leko okupaten dabe kotxik Ondarrun?
Ondarruko eguzkik bixalduskun idatzixe da hau:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/10/06/zenbat-leku-okupatzen-dute-kotxeek-ondarroan/
Ondarroan 3.248 kotxe daude. Hau da, 3 pertsonako kotxe bat baino gehiago.
Kotxe hauek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro kuadro inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako kotxe guztiek 25.984 metro kuadro okupatzen dute, 2,59 hektarea (kotxetik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa kontatu barik).
Hau da, kotxe guztiak bata bestearen alboan ipinita, Ondarroako Alde Zahar guztia okupatzea lortuko genuke. Herriko kotxe guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino 4 bider eta Itsas Aurre plaza baino 11 bider espazio handiagoa lortuko genuke.
Zubi harresikuk, sententzixin zain
Zubi harresixan parte hartzearren epaiketi euki dabenak sententzixin zain daz, epaiketi astelehenin amatxu zan eta. Geure elkartasune eurai!
Informazinoi gexa hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/10/13/epaiaren-zain-geratu-dira-ondarroako-zubi-harresiaren-harira-epaitutakoak/
Urrixan 23an KEMEN URANGA epaituko dabe, guazen bera babestea!!!
Dakixuenez, datorren asteko eguenin, hillan 23an, Kemen epaituko dabe Madrilgo Audientzixa Nazionalin. Hori dala-ta, autobuse antolatu de epaiketa urreatu nahi daben guztintzako. Autobusak eguenin, goxeko 3etan urtengo dau Itsasaurretik. Autobusin ahal dabenak lo bixkat ein, eta goxin San Fernando de Henares-ea heltzeko (epaiketi Audientzixik dakarren sala barrixetan eingo da, Alcalatik gertu). Epaiketin ondoren, etxeruntz buelta, eta illuntzeako Ondarrure allateko asmu da. Iñok nahiko baleuke autobusin ixena emon, Anaitan eta Kulixkan zerrendak jarriko diz.
Urriak 25 (zapatu) liburuen amuak liburutegixan
Aitzol Etxaburu absolbiu einddabe, frogaik ez eukelako
Aitzol Etxaburu absolbiu einddabe, beran kontrako pruebaik ez eualako. Fiskalak eukan bakarra Ibon Iparragirrek torturakin einddako deklarazinoi bat zan. Hamen dakazue informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/10/14/froga-faltan-aitzol-etxaburu-elgoibarko-pseko-etxeari-atentatua-egiteagatik-absolbitu-dute/











