Inoiz ahaztuko ez dudana

image

Urte asko pasa diren arren (1969tik hona…), inoiz ezin izango dut ahaztu bizi izan nuen egoera latz hura. Frankismo garaian, zazpi aldiz atxilotu ninduten eta nire egoera hartan, lau kartzela ezagutu nituen. Kartzelako egonaldiak, ordea, hauek izan ziren: bost aldiz egon nintzen Basaurin, hiru Burgosko penalean, bi Carabanchelen (Madrid) eta bat Jaenen.

Atxilotu ondoren, askotan izan nintzen torturatua. Baten, hamabi egunez egon nitzen inkomunitatuta.

Torturatu eta gero, epaile militar instruktore baten aurrera eraman ninduten deklaratzera. Bera komndantea zen. Argi esan nion torturatu egin nindutela, nire itxurak behintzat hala erakusten baitzuen. Hori horrela, epaile harek nire deklarazioan ez zuela ipiniko ni torturatua izan nintzenik, eta eztabaida batzuk izan ondoren, “bajo coacción” jarriko zuela komisaldegian egin nuen aitorpena, eta legearen aurrean horrek ez zuela baliorik. “La declaración tienen que ser voluntaria” esan zidan. Ba, zenbat eta zenbat ote daude kartzeletan ilegal? Lehen eta gaur egun ere, denak.

image

(Jesus Mari Aramaio Jaeneko kartzelan, 1971an)

Kartzelan nengoela, momentu oso latzak bizi izan nituen. Andoni Arrizabalagari ezarri zioten heriotz zigorraren berri Carabancheleko kartzelan zegoela eman zioten. Elkarrekin ginen. Biok gero, Burgosko penalera eraman gintuzten. Epaiketa militarra izan genuen bost ondarrutar hauek: Iñaki Gartzia, Andoni Bedialauneta, Iñaki Uribe, Andoni Arrizabala eta neuk.

Akusatuen aulkian ginelarik, epaile militarrak, Andoni Arrizabalagari deitu zion, eta honek, entzungor egin eta eserita jarraitzen zuen. Epaile berak, bigarren aldiz luzatu zion deia. Tentsioa nabarmena zen gela hartan, arnasarik ere ez baitzen entzuten. Ahopean, zerbait aldatu egin behar zela esan nion nik Andoniri, eta berak honela erantzun zidan: “Neure buru matxerot, baine Euskal Herrixe matxia!”. Andonik, epaileari hau esan zion: “Ni, Andoni Arrizabalaga naiz, eta tribunal hau ez dut onartzen, eta ni bakarrik herriak epaituko nau”. Adierazpen hauek egin ondoren epaile militarren aurrean, kristona montatu zen gela hartan, aldean zeramatzaten sableak ere ateratzera zihoazela ematen zuen. Ondoren, fiskalaren hitzak: “si quieren la independencia que les lleven a una isla volcánica para que se mueran como perros hambrientos”.

Europan, eta gehien bat Euskal Herrian eman ziren mobilizazioei esker, Andoni Arrizabalagari heriotz zigorra kendu eta bizi osorako kartzela ezarri zioten. Handik urteetara, Franco hil ostean izandako amnistiak kaleratu zuen.

Guk EiTBn euskeraz!

Askotan gertaten da. ETBko kazetarixak etorten gaskuz, galdera bat etxesku, euskeraz erantzuten dotsau, eta gero erderaz errepikatzeko eskatzesku.

Hori dala eta, Lea Artibai eta Urolako Bai Euskarari elkartik EiTBaz batu diz, eta adostasun batea aila diz: hamendik aurrea gure eskualdin euskeraz bakarrik eingotsau berba EiTBko kazetarixai, eta gero eurak subtituluk ipiniko dotxuez erderaz. Holan, ETB2 eta Radio Euskadi ikusi eta entzuten daben jenti konturatuko da gu euskeraz bixi gazela Ondarrun eta ingurutan, eta euskeri entzutea ohitxuko diz.

Behian dakazue zemat pertsonak firma daben eskarixe (tartin ondarrutan ezagun askok).

Eta hamen dakazue adibide bat, gaur arte ETBn ze pasa dan ikusteko. Albiste bardine euskeraz eta erderaz.

Euskeraz:

Erderaz:

Irakurtzen jarraitu

On dala 45 urte, Andoni Arrizabalaga hiltxea kondena ben

andoni-1968-inguruko-argazkixe

Astelehenin (urriak 27) beteten diz 45 urte Andoni Arrizabalaga (Itziarren semea) hiltxea kondena benetik, Espainiko tribunal militar baten. Tribunalan aurrin euskeraz berba eiban: “Tribunal hau ez dut onartzen, ni bakarrik herriak juzgatuko nau!”

Andoni ETAko militante ondarrutarra zan, herrixan frankismun kontra burrukatzen hasi zin gaztitako bat. Guardia Zibilan eskutan jaso zitxun torturakatxik ein zan ezaune, eta Telesforo Monzonek “Itziarren semea” kanti idatzi ban beran omenez.

Euskal Herrixan eta Europa osun egon zin mobilizazinoiai esker lortu zan Andoni Arrizabalaga ez hiltxi, baine kartzelan eon zan 1977xan amnistixi jaso arte.

1969xan-andonik-idatzitxaku-burgosko-kartzelan

Ondarrutarrak Maratoitxan

kartela maratoikEztaz geldik eoteko udal kirol batzordi kudeaten daben lagunak!!Ongun beste iniziatiba bat ipiñi dabe martxan: maratoik eindako ondarrutarren erroldi presta eta udaleko web orrixin argitaratuko dabe.

Bi egun daruez eta daneako mobimiento handixe eida.

Donostiko maratoin lehenengo ediziñoi 1988 urtin ixan zan eta daneako bertako diplomak jasoten hasi diz…10 maratoitik gorutz eindakuk be hainbat eidaz….
Pare bat aste barru argitaratuko dabe lehenendo “bertziñoi!.

Beraz, hemendik be animatezatxuau egitasmo honetan parte hartzen. Kontun euki esate hutsak eztauela balixoko, egiaztagirixak eskatzen baidabe (diplomak, sailkapen ofizialetako agirixak…)

Ondarrutar gaztik Errekaleorrei bixitxasune emoten

Aurtengo jaxetan Plaza Musikan txosna berezi bat egon zan. Batek baino gehixauak galdetukoban: eta hau “Errekaleor Bizirik”, zer da ba?

DSC_0411

Errekaleor da Gasteizko langile auzo bat. Akordako zaze on dala urte batzuk, toki guztixetan etxik ein eta ein ebizela. Negozixo handixe zan etxik etxi (konstruktorantzako, alderdi politikuntzako eta udalantzako), natxe on asko eta asko erdi hutsik dazen.

Gasteizko Udalak erabaki ban Errekaleor auzu bota eta etxe barrixak ein bir zitxule, eta auzokuk euran etxitatik botaten hasi zan. Asko jun ein zin, eta beste batzuk bertan geatu zin. Ez ben nahi jun, normala dan morun. Bixitxasunez betetako auzu, erdi hildde geatu zan.

Eta halako baten, Gasteizen ikasten daben Euskal Herri guztiko gazte batzuk batu zin eta pentsa ben auzu okupati: batetik, auzuai eta auzokuai bixitxasune emoteko, eta espekulazinoiai aurre etxeko; bestetik, eurak bixi ben egoera ekonomikuai be irtenbide bat topateko (kanpun ikasi dabenak badaki ze dirutza ordianddu bir dan pisuatxik, matrikuliatxik…).

Eta hor proiektun, Ondarruko gazte batzuk be sartute daz. Gu eurakin egon gaz, eta hamen dakazuez bertan atatako argazki batzuk.

DSC_0360[1]10629330_687516071339911_5741369302564570062_o

DSC_0366[1](Gasteizen 1976ko martxun 3an hilddako langile bat auzoku zan eta gaztik mural bat einddabe beran omenez)

Bideo bat be topa dou, Errekaleor proiektu zer dan azaltzen dabena. Hamen be ondarrutarrak tartin.