Ondarrutarrak munduntzir: Naroa eta Naiara Senegalen egon diz hile bat

Irailin hilebete ein ben Senegalen Naroak eta Naiarak. Hamen dakazue euran kroniki. Merezi dau irakurtik.

IMGP2299

Aurtengo, Irailan 2xan aila ginan Afrika, Dakarrea; Senegaleko hiriburure. Bertan, “Aua” aumak eta beran familixa guztik gustoa hartu gintxuen euran etxin. Handik egun batzuta, Euskal Herritxik etorritxako beste 6 laguneaz Salyko kostaldin batu ginan. Gure helburu eta eurana, kultura truke bat etxi. Holantxen, egunero, afrikar dantzak eta perkusinoiko klasik jaso, irteera ezberdinak ein, bertako ingurugiru, hizkuntza eta kultura ezberdinak eukezen herri, aldea edo ta komunidadik ezautzen ibili ginan.

IMGP3184

Kostaldeko herri arrantzalik, Lago Rosatik gertu basamortuko herri txiki oso berezi bat be ezautu gendun, barnealdin galdutako aldeak bebai, eurakin kantuk eta dantzak ein eta baitxe M`Bour ixeneko hiri handi batea be aila ginan.

Irakurtzen jarraitu

Abendun 3 (eguaztena), TANBORRADI euskerin alde

euseguna

Zaldupe Eskola Publikoko Hondar Ahua guraso elkartik Ondarruko Udalan eta Ondarroako AEKn laguntziaz tanborrada bat antolatu dau euskerin alde. Abendun 3an, Euskararen Nazioarteko egunin arratsaldeko 18:00etan urtengo dau danborradik Zaldupe eskolatik eta Itsasaurre plazan amaitu. Lau urtetik aurreako umik zein helduk parte hartu leike eta ixena emoteko epi azarun 26xan amaitxuko da. Ixena emoteko tokixak Kurike, Kitxu eta Brontxe ixango diz.

Entsaxuk azarun 26 eta 27xan, eta abendun 1 eta 2xan eingo diz; egun bakoitzin saio bi: 17:00etatik 17:45era eta 17:45etik 18:30era Zaldupeko patixo handixin.
Euskarak batzen gaituelako” lelopin, tanborradiai kutsu berezixe emon nahi ixatza Hondar Ahua guraso elkartik eta horretako “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez” doiñuai tanbor hotsa ipinitsa.
10730982_10203254114335983_3611534623867778455_n

Azaroak 22 (zapatu) berdel erre kantarinak

image

Zapato eguerdixan ondarrutar preso eta iheslaixan lagunak ELKARTASUN OJAELA ipiñiko dabe abantin Zubi Zaharreko txurro aurrin. 100 kilo berdel errekotxuez bertan. Berdel erre osu ogi gañin (pintxo ederra!), euro bixin salduko ra. Txosnatxu bat be eongo ra berdelai saka etxeko. Santa Zezili egune dala-ta, Kresala Elkarteko trikitilaixak eta panderojolik be giru alaitzen ibilliko diz ingurun. (Egueldi txarra balego, Plaza Berdurako tunelin babestuko dabe ojaela)

91 urteaz jun gasku ARANTZA BADIOLA

1Kastako emakumi ixan da ARANTZA. Danan gañetik emakume abertzali. On dala gitxi esate bateako azaleratu de berak eukibala gordeta 1936xan BEASAINgo udaletxin euan  ikurriñe. Kontserba fabrika baten eitteban biarra eta okurriu gakon antxoi gordetezan kupel baten izkutati ikurriñe. Diktadori hil eta gero iñoi ixe esan baik ata eta beran etxea erun ban. On dala urtebete ARANZADIkuk aurrin euazela testigo lez BEASAINgo udalai bueltan emotzan, azpixan ikusten dan lez bertako alkatiai

2

3.

Luterl taldin eskutik, “Euskoman” komikixe

image

Ondarroako LUTERL Taldeak komiki berria kaleratu du.
Azaroak 21, 22 eta 23an, Getxoko XIII. Komiki Azokako LUTERL Taldeko standean salduko da.

Izenburua; EUSKOMAN. “IZAN ALA EZ IZAN”.
Egileak: Ion Iñaki Artetxe (Gidoia) eta Kaiet Bengoetxea (Marrazkiak eta kolorea).
Eskertzak: Nekane Akarregi (Maketazioa) eta Fernando Agirre (Latinarekin eskainitako aholkularitza).

Ezaugarriak: GLOBHOSONDA SORTA 4. zenbakia.
Edizioa Paper azalez (Rustica). 52 orrialde koloretan (azala eta
kontrazala barne). Salneurria 6 euro.
Bilduma hontako komikiak aurretik, BERRIA egunkariko haurrei zuzendutako MANTANGORRI gehigarrian argitaratu ziren, zatika.