ELKARTASUN ZOZKETI, Euskal Herria – Katalunya futbol partidu dala eta

Abendun 28xan (iñuzente egunin) Euskal Herria-Catalunya selekziñoi nazionalak futbol partidu jokatuko dabe San Mamesen iluntzeko 8rak aldea. Horrako be lau sarrera ipiñi diz zozketan, eta herriko tabernetan dakazuez saltzen euro baten truke. Mostradorin eskatu! Zozketi bexperan, hillan 27xan, eingo da 14:00xak aldea, Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa bi eingo diz, eta bakotxin bine sarrera zozketatuko diz (ie lagun! toka ezkeo bakarrik eza jungo ezta?)

zozketakartela

IBON IPARRAGIRRE jo einddabe kartzelan

IBON IPARRAGIRRE kartzelan 2014-10-13Iparra Galdu Baik plataformik jakin erain dabenez, IBON Alcala Mecon preso dan beste preso sozial batek jipoitxu dau gaur arratsaldin. “Zigarro bat eskatutza beste preso sozial batek, eta Ibonek bi zigarro eukazenez, ezetz erantzutza. Horren aurrin, bestik jo ein ddau”, esan dau Jon Kirru Iparragirrek preso politikun anaxik.

Informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/11/25/ibon-iparragirre-preso-politiko-ondarrutarra-beste-preso-batek-jipoitu-duela-jakin-eragin-dute/

ONDARRUn be EMAKUMIN kontrako indarkeixiai EZ!!!

3

Andrabanda Feministak girotu dau ekimena, bideu ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=TQe62ii28cg

Kontzentraziñoi eindde Udal berdintasun kontseiluk deitxute eta honetan parte hartzen daben talde guztin adostasunez eindako idatzixe irakurri de: https://www.youtube.com/watch?v=qkOjvnGoRI8

Herriko ikastetxitako ikaslik be euran testuk irakurri dotxuez Hezkidetza egitasmun barrun.

 Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Danon artin lortuko dou!

6

4