Uztailak 11 (zapatu) errebelde eune gaztetxin
KUADRILLA EGUNE antolatzeko batzarra eguaztenin (uztailak 8)

Ondarroako Jaietako Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da eguaztenean arratsaldeko 18:00etan. Ohi bezala, Kofradia Zaharrean batuko dira herriko kuadrilak, eta jada abuztuaren 16ko egitaraua ixtea dute helburu.
Aurreratu zuten gaia, zoologikoa, eta baita egunean zehar egingo dituzten beste hainbat ekintza ere: kuadrillen kalejira DJekin, bazkaria, jokoak, bertsolariak, erromeria… Kuadrillen bazkaria kafeko atzean egingo da, eta tikeak aterako dira saltzera hurrengo egunetan.
Agertu eguaztenean Kofradia Zaharrera eta aprobetxatu zure ekarpena egiteko. Gogoratu, behin eta berriz ari garela parte hartzeko eta ideiak emateko aukerak ematen herriko kuadrilei. Gero ez du balioko ezer ez dela egon esateak.
Uztailak 11 (zapatu) kontzertu Portuko Ranpan
NAGORE eta TXOMINen kantaldixe ARAMAIOn
Datorren zapatun uztailak 11an emanaldixe eskeiñiko dabe NAGORE eta TXOMINek ARAMAIOn ITURRIETA sagardotegixan. Arratsaldeko 7:30xetan hasi eta afaldu ta gero jarraitxuko daben kantaldixaz. Animaten bazaze musika gozu entzutea eta afai ederra etxea, badakixue noa jun.
San Fermiñetatik be TXOKU LIBRE
Gazte eguneko kalejirako musiki joten dakixen gaztik bitxuez
Hauxe mezu zabaldu dabe herriko gaztik:
Aurten gazte egunin danok parte hartu birdouenez Turubi kortxeletik bajatakun kalejiri etxeko jenti bire. Instrumenton bat jotezuenok eta geure artin txaranga txiki bat montateko prest zazenok ero bestelako idean bat dakazuenok (batukadi…) mesedez etorri hilan 8an (euaztena) gaztetxin atsaldeko 7retan eingo ran batzarrea.










