Abuztuak 14an ospatzen dou urtitan AMNISTIA egune herrixan ta aurten be gitxia ez da ixango. Egitaraun barrun bazkaxe etxen dou Plazagañin (400 lagunetik gora batzen gaz urtero) ta bertan parte hartzeko txartelak eskuratu birdiz edo ALAI edo ANAITASUNA tabernetan 25 euron trukin. Baakixue atzana popa ustel, eskuratu lelengotik! FREE THEM ALL! DANAK ETXIN ETA ASKE!
Andra Mari jaxak alla aurretik urtero etxen dan azoki de hau. Eskualdeko eta inguruko beste hainbat herritako produktu onenak, bertatik berta ikusteko eta erosteko aukeri eukikou gaur, goxeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00eta Itxasaurre plazan.
KRESALA kultur elkartik urtero antolatzen daben tanborradin barri kaleratu dabe gaur. Bertan parte hartzeko ixen emotik eta entsaxuk egun honakuk ixango diz: Abuztuak 6, 7, 8 eta 9an arratsaldeko 7retan Kofrai Zaharreko 3. pisun. Anima!
Beste urte batez, urtero ein douen latxeik hondartzetako mobilizaziñoik eingouz Abuztuak 4an (domeki) eguerdiko 12:00 xetan. Bañe ongun, Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan alkartuko gaz, Bizkaiako hiru hondartzetan eta Gipuzkoako beste hirutan. Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan hain zuzen. Lehenengo aldiz, urtero Etxeratek antolatu ixan daben hondartzetako mobilizaziñoi Sare Herritarraz batea antolatuko dabe. Elkarlanin, guztion arduri dalako euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesu gauzatzeko lanin jarduti.
*Despistauren bat beleo osteabe gogoratzen dotzuau aurten herrixan ez gazela mobilizako. Ondarrutarrok hurbiltxasunatxik bi aukera dakau, edo Mutrikure jun edo Lekatxoa. Han ikusiko gaz. DAN DANAK ETXIN EGON ARTE, KALIN IKUSIKO GAZ!
Abuztuak 3 (zapatu) goxeko 11:00etatik aurrea frontoia, Udako Master Laboral Kutxa eskupilota torneu Ondarrun, Emakume kirolaxak plazak hartzen jarraitzi eta eskupilota partiduk herriratzi, horrek diz partida hauek Ondarrure ekartzin helburuk.
ARBIDE eskalada eskolan apuntateko egune, Abuztuak 27 arratsaldeko 5etatik 7rak bittartin ixango da Arbideko lokalin (San Inazio kalin). Eskalada saiuk Irailetik Maxatzearte ixango diz eta 6 urtetik gorakuntzako ixango da! Anima eta hartu parte!
Astin konturatu gaz Itxurribarriko paretin agertu dan margolanaz. FIDEL CASTRO RUZ eta IMANOL ORUEMAZAGA BASETA agertzen diz bertan ta ixenburu hau ipinitze lanai: IRAULTZAILE BI berbetan. Guk ez gendun ezautu FIDEL bañe bai IMANOL, ta baieztatzen dou iraultzalle handixe ixan zala. Bakotxa beran mallan, batek Ertamerika osu irauli ban ta bestik herri xume hau (Ondarru). 1956xan etorri zan gure herrire elixako organista latxeik, herrittarrakin bat eiban eta herri-harru bihurtu ban bixi gazen tokixe. Sasoi hartan gertaten zin injustizixa desbardiñai aurrea ein (herri eta Euskal Herri mallan) ta komunidade sendo bat martxan ipintxi lortu ban. Frankismo garaiko agintarixai aurre etxi toka gakon, eleiz atzerakoi batei be pilak ipinitzan, indar okupatzallik jo puntun ipini ben (hartzi toka gakon)….ez euan IMANOL gelditxuko banik. Herrigintzan sartu zan buru belarri (hizkuntzi bultzatzen, langillin aldeko aldarrixak zabaltzen, kulturiai oiñarrixak ipintxen, hezkuntzi zutabe lez hartzen, memoixa historiku azalerazten, herrixe udalea zuzentzen…), danin ban parte.
Ez zatxuau ahazten IMANOL ta zuk lagatako ondari jaso ta zabaltzen ahalegindduko gaz. Hain matxe zendun herri histoixi gorde zendun urtitan toki ezberdiñetan (garai gogorretan be bai), zenbat kuartilla bete zenduzen ezta kontateik (beste asko erre bihir ixan zendun), dokumentu, liburu, esku orri, kartel, argazki… Guk hor jarraitzen dou altxor hau zaintzen ta gehitzen TXIKIA abestixak esaten daben latxeik, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten!
Egitarau zabala presta dabe Asterrikarrak aurtengo San Lorenzo jairako hasi Abuztuak 3an eta Abuztu 10eako behian ikusiko dozuen latxeik. Dantzak, musikalaxak, bertsolaxak, herri kirolak…ezta eongo aspertzeik.
Atzo bertan hasi eta Abuztuak 6 xan amatxuko dan (13 etapan) BIXI plataformik antolatutako ekintzi de hau. 1.300 Kilometro bizikletan Fibrosi kistiku dauken gaixo eta familixan egoeri zabaldu eta agerixan jartzi dauke helburu. Bruselatik Ondarrurako bidi bizikletan eingo dabe, Bruselan bertan eta bidin topako daben hainbat hiritan egoera honi buruzko informaziñoi zabaltzeko asmu dauke.
Gaur eingou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin tokaten dan enkarteladi. Gogoratukotzuau, hilleko azkan baixakutan Euskal Herriko herri gexenetan etxen dizela enkarteladak egun honetan. Ondarrun, Alde Zaharretik urtengo dau illuntzeko 8retan. DANAK ETXIN ikusi arte kalin jarraitxukou, etorri zeu be!