2015eko KUADRILLA EGUNEko bazkatxako tikik amatxu diz

“Kuadrilla Egunin eingo dan bazkaiko tikik atzo bertan amatxu zin. Lehenengoko bidar da aurten Kuadrilla Egunin bazkai bat antolatu douena herriko kuadrilla batzun artin, eta ikusitxe elkarte asko dazela guri bazkai honen antolakuntzan launtzen, ikusirou ezinddouela 200 launetik gorako bazkai bat antolatu.
Datorren urtin, aurtenguk ondo urteten badau behintzat, barriro be antolatuko dou, eta ahal ixan ezkio laun gexauantzako tikik atakouz saltzea.
Bixan bitxartin, eskerrik asko tikik erosizuen guztiai, eta Kuadrilla Egunan antolakuntzan launtzen zabizen kuadrilla guztiai” esazku antolatzaillik.
Uztailak 22 (eguaztena) Rafa Rueda Arrigorrin
On dala 78 urte hil ben Segundo Bedialauneta, Txorierreka
1937ko uztailan 21in hil ben Derixon Segundo Bedialauneta “Txorierreka” ondarrutarra. Beran delitu, abertzali ixati.
II. Errepublikan abertzaletasunak inddar handixe hartu ban Ondarrun. EAJk talde asko eukazen herrixan: mendigoizalik, emakume taldi, euskerin aldeko elkarti… Segundo Bedialaunetak herriko kronikak idazten zitxun Euzkadi egunkarixan. Batzokixan antolatzen zin antzerkixetan be parte hartze ban eta euskerin aldeko biharrak etxen zitxun. Eta horretxeatxik fusila ben.
Badakiau ez zala ixan gerran fusila ben ondarrutar bakarra. Hilddako asko egon zin herrixan, bai alde batekuk, eta bai bestekuk. Dana dala, frankismoko urtitan alde batekuk (irabazlik) bakarrik jaso zitxuezen omenaldixak eta dirulaguntzak. Beste aldekuk (galtzailik) zigortute eta ahaztute geatu zin. Eta Segundo Bedialauneta galtzailin bandoku zan.
Horretxeatxik pentsaten dou aldarrikatu bir dela Txori Errekan ixena, eta beraz batea II. Errepublikan euskerin eta Euskal Herrixan alde (Euzkadin alde) biharra eiben ondarrutar guztin ixena.
Oharra: zeozeinek galdetuko dau ia zeatxik darun Txorierrekak esbastika bat paparrin argazkixan. Esbastiki eta lauburu jatorri bardineko sinboluk diz. Euzkixan sinboluk. Gaur egun nazismuaz eta beran krimenakin lotzen dou esbastiki, baine ordun sasoin ondiokan ez eukan hori sentidu. II. Errepublikan kanpaina bat eizan abertzalin artin, euskeri bultzatzeko. Euskeri ekixenak paparrin lauburu ipintxeban, holan euskaldunak alkar identifika eta euskeraz berba ein ahal ixateko. Horretxeatxik daru lauburu paparrin Txorierrekak, oso euskaltzali zalako.
Uztailak 25 (zapatu) Ondarruko bigarren raide
Markinatik, Galizitxik… Txoku libre!
Eta Markinakuk amatxutakun… Mutrikuko jaxak
JUANITO URKIZU dala ta aurkikuntzi LONDRESko rastrun
2014. urtin ONDARRUko udalak herriko kirolaxan ikerketa beka bat eiban eta bertan futbolista horren bixitxi batzen zan. Ba horreaz lotute beatu zer bixaldu doskun EGOITZek, LONDRESen bixi dan gure herrikidik:
Egunon Turruneruai,
Zeuen posta helbidi eskatzeko idazten dotzuet.
Ondala egun batzuk, merkadilo antzeko baten euan puestezillo baten futboleko bitxikeixak ikusten jarri nitxan ze Athletik-eko pare bat gauza euken bistan eta ze topako ta zeuek on dala aste batzuk argitaratu zenduen Urkizu ondarruarran kromo zahar bat!! Interneten erosi ei ban berak…
Gauzi de erosi ein bir ixan nebala eta zeuei nahiko netzuen bixaldu, bitxikeixa morun, igual beran familixiai gustako letzake eukitxi edo fitxerun eukitxeko gauza politxe… benetan da bitxixe ba… Eta gexa hamen topateko!!! Ia zelako kasualidadi dan, eta gainea ez baneban TURRUNIN ikusi beratxik artikulu, nik ideaik bez zein zan… Hamen du argazkixe, ezta kromo bat, hobeto behatu dotzat eta jolasteko karta bat da, alde bixak bixaltzen dotxuaz…. Baine hamen baino hobeto da Ondarrun!! Ordaindu dotenagaitxik ez arduratu mesedez, holako aurkikuntzak ez dakarre prezixoik eta! Pozik topa nebalako….
Laster arte eta segi aurrea!!!

Angel Etxanizen familixakuai dirulaguntzi emongotze
Audientzixa Nazionalak erabaki dau Angel Etxaniz ondarrutarran familixakuai dirulaguntzi emoti. Dakixuen modun, Angel 1980an hil ben Batallon Vasco Español eta Triple A-ko faxistak. Asko pozten gaz euran familixakukatxik, urte askun burrukan ibili dizelako euran eskubidik defendiuten. Baine hamendik aurrea be justizixi eskatzen jarraitxuko dou, Angelen hilketi ikertu eta hiltzailik topa eta epaitu arte.
Halan da be, Audientzixa Nazionalak erabaki dau beste familixa batzuai dirulaguntzaik ez emoti, hilddako euran familixakuk ETAkuk zilako. Joxan Lasa eta Josu Muguruzan familixakuk, adibidez, ez dabe dirulaguntzaik jasoko.
Lotsagarrixe ereizten gasku. Torturatzailik ixan zin guardia zibil frankistan familixakuk dirulaguntzak jasotetxuez, euran senidiik ETAk hil zitxulako. Baine polizixik hilddako ETAko familixakuk ez dabe dirulaguntzaik jasoko. Holantxenik funtzionaten dau Españik.










