Jai egune dala ta, baixako eguerdixan, Likona torrin azpixan sardiña jana eongo da. Ikatz erre usañe alde zahar guztire zabalduko da, ogixe eta sardiñak prest, zuek gosi ekarri. Bertan ikusiko gaz.

Uztailak 29 (eguaztena), JOSU BERGARAn kontzertu ARRIGORRI ostatun
Hondakin organikuk konpost bihurtu!
Zeure etxeko hondakinak etxe aurrin jaso eta konpost bihurtzeko, emon ixena: 946833674 edo ingurumena@ondarroakoudala.net
Abuztuak 2 (domeki) danok hondartza, PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA!!!
Abuztun 8 eta 9xan dantza ikastaru, JORDI CORTESek zuzendute
AUGUSTIN ZUBIKARAI XV. sarixe, nobelak sortzeko beki 2015

Ondarroako Udalak Augustin Zubikarai nobela saria aurkeztu du. Nobelak sortzeko beka-deialdi honen ezaugarri nagusiak hauek dira:
Proiektuak, 2015eko irailaren 30a arte bidal daitezke helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net.
Hau guztia emailez bidali behar da:
a) kontakizunaren azalpena, 2.000-6.000 karaktere bitartekoa.
b) Idazlanaren lagina 15.000–40.000 karaktere bitartekoa.
c) Egilearen datuak
Saria: 6.000 €. Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.
Urtebeteko epea nobela osatzeko: 150.000 karaktere, gutxienez.
Interesa baduzu, galdetu Udal euskara sailean: 946 833 668 / mrey@ondarroakoudala.net
25 XULIO, DIA DA PATRIA GALEGA

Gaur uztailak 25 da eta gaurko egunez GALLEGUk euran egun nazionala ospatzen dabe (gure ABERRI EGUNE). Ondarrutar asko diz galleguk sortzez, herrixan dazen abizen muntuai beatzi baño ez da, eta iristen gasku egun hau eurakin batea ospatu beharra dakauela bat etxen douelako euran herri ixateko nahixaz.
Iperkaleko balkoi baten gaur isei daben ikurre
Bizikletak aparkateko leko gexa bir diz Saturranen eta Arrigorrin
Eguzki talde ekologistik hauxe mezu bixaldusku:
Udan jende asko joaten da hondartzara bizikletan, baina beti ez da egoten aparkatzeko lekurik.
Mutrikuko Udalak bizikleta aparkaleku bat ipini zuen iaz Saturraranen. Baina argi dago bakarragaz ez dela nahikoa. Aparkaleku gehiago ipintzeko eskatzen diogu Mutrikuko Udalari.
Ondarroako Arrigorri hondartzan bizikleta aparkaleku asko ipini ditu Ondarroako udalak azken urteotan. Hala ere, gehiago ipintzea komeni da.
ALBAOLA proiektun urteurrena
Urte bete beteten diz ALBAOLA proiektu martxan ipini zanetik. Pasain eindako San Juan baleontzixe, Euskal Herritik Terranoba juten zin zama-ontzi transozeanikun adibide bat da. Euskal ontzigintzi industrixin garrantzixin ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldin, Red Bay-n, hondoratu zan 1565xan. 400 urte beranduaua itsas arkeologixintzat eredugarrixe ixango zan urazpiko indusketi hasi ben. Parcs Canadako arkeologuk. 30 urtetako ikerketin ostin ezagutzen dan XVI. mendeko itsasontzixe da eta UNESCO-n Urazpiko Ondare Kulturala erakusten daben ikurre bihurtu de. Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzin barrun eta Kanadako Gobernun laguntziaz osteabe eingo dabe San Juan baleontzixi Pasain.
Guk TURRUNEtik gomendatzen dotzuau baleontzixin kopixi etxen dazen tokixe ikustea juti, gu jun gaz eta peni merezi dauela eristen gasku. Aprobetxa oporrak eta ezautu lenako itsas gixonak zelako ontzixetan itsasoratzen zin. Informaziñoi gexa: http://www.albaola.com/eu
Kalidade oso handiko konposta lortu dabe Artibai kalin
Artibai kalin herritxarrak einddako konposta aztertu dabe Fraisoroko laboratoixutan, eta lortu dizen emaitzak oso onak ixan diz. Kalidade oso oneko konposta lortu dabe, nekazaritza ekologikun be erabili ahal ixateko lakoxi.
Hamen dakazue txostena, irakurteko: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20150717_Artibaikalekokonposta,kalitatehandikoa.aspx
Udalak hauxe mezu zabaldu dau, jenti etxeko hondakin organikuk konpostatea animateko:
Ondarroako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu euren organikoa aprobetxatu eta konpostatzera. Horretarako, aukera desberdinak dituzte:
– Euren soloan konposta egitea (konposta egiteko potoa udalak emoten du, debalde)
– Ate aurrean potoa lagatzea, astean hiru bidar, etxeko hondakin organikoekin
– Herrian dauden lokal berezietan potoa lagatzea, etxeko hondakin organikoekin (momentuz Iparkalean eta Antiguako Ama kalean daude lokalak)
Apuntatu nahi duenak helbide hauek erabili behar ditu: 946833677 edo ingurumena@ondarroakoudala.net









