Irailak 12 (zapatu) txapel egune Ondarrun
Dantza afrikarran tailerra Ondarrun
Txapel eguneko bazkairako tikik, salgai!
Abuztuak 27 (eguena) altza Radixure!
Ahuakemonalakuk bixaldutako mezu:
Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou, anima ta etorri, ongo astin barriro eongo gaz Ondarruko Radixun!
Esketx lehiaketi amaitxu eta Ondarruko berbaz osatutako mobileako aplikaziñoi preparaten hasi ginan. Herriko esakera eta berbak batuko´uz app honetan, eta gero, nahi dabenak mobilin entzun eta sare sozialeta zein whatssapea bixaldu leikez. Horretako, bañe, zeuen laguntzi bihir dou. Ondarruko ume, gazte zein nagusixan laguntzi, haintxuxenbe! Ixan be aplikaziñoi hau preparateko Ondarruko berba eta esakerak ondarrutarran ahutik jaso eta graba bihir douz.
Horretako, abuztun 27xan 19:00etan batuko´a grabaziñoik eitxeko. Ezta gauza luzi ixango: zemat eta gehixa agertu, ordun de denpora gitxia bihiko´u. Anima! Bañe bakarrik ez etorri, eh? Familixiaz edo kuadrilliaz bazatoz, nahixa.
Abuztuak 26 (eguaztena) bi kontzertu Arrigorri ostatun
Abuztuak 28 (baixaku) manifestazinoi: gaixoik dazen presuk etxea!
Abuztuak 28, ostirala, LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA! lemapin manifestaziñoi, eguerdiko 12:30xetan Plaza Eliptikutik. Ondarrutik autobuse eongo da. Apuntateko, Anaitan eta Kulixkan. ANIMA eta AFUNTA!
Eta gogoratu ATOAN larriki gaixo dazen presun kordinadorin kamisetak salgai dazela 10 eurotan.
Bilboko hilketa matxisti salatu dou gaur
Eskualdeko mendi martxi, Ernain eskutik
Abuztuak 21 eta 22xan Lea Artibai eta Mutrikuko Ernaik antolatute gazte martxi eingo da, Munittibartik Mutrikure. Sarrerak betiko lekutan salgai. Anima eta etorri.
Oharra: egun danetako ezin dabenak etorri badauke parte hartzeko aukeri, Ondarrutik pasaten danin. Abuztuak 22, 13:30etan manifi eingo da Alde Zaharretik Alameda.










