Rafael Azkona kimikaxan ahotik, Unibertsoko elemento kimikun antolaketin inguruko hitzaldixe entzuteko aukeri eukikokou Ondarrun otsailan 23an atsaldeko 18:30ean, Beikozinin.

Rafael Azkona kimikaxan ahotik, Unibertsoko elemento kimikun antolaketin inguruko hitzaldixe entzuteko aukeri eukikokou Ondarrun otsailan 23an atsaldeko 18:30ean, Beikozinin.

Urtero lez aurten be Lilatoiko egune urreatzen du… martxoak 6.
PARTE HARTZEA ETA KORRIKAN ETXEA JUTI PENTSATEN ZAZ?
Famaua zaaaz, eta horretxeatxik erreztasunak ipintzen dotsuauz:
– Ixena emoteko
– Autobusin bertan aia eta buelta etxeko
ZURI EZTALA ARINGAINGAN ETXI?
Laaaasai, parte hartzeko modu asko raz:
Bertako giruaz gozatea, animatea, lagunai txoixo bokailorun abituallamento pertsonalizau etxea, aldarrikapenaz bat etxea… nahizunea juteko be apunta zeinke autobusin!
Autobusak Ondarrutik urtengo dau goxeko 8:00etan eta buelta 18:00etan 5 €
Ixena emoteko jarri Etxelilaz kontaktun: bertaratute, telefono bidez edo email bidez otsailak 26 baino lehen

eta ZALDUPEn jokatuko dizenin

Kresala Kultur Elkartik 50 urte beteko dotsuz aurten. Hori dala ta, ahalik eta argazki bildumaik zabalena nahi dabe osatu. Horretako, bertan ibilli dizen herrittar guztiai daukezen argazkixak batzeko deixe luzatzen dotsie.

Turrunin hasi gaz Ezker Abertzaleko artxibuai hautsak kendu eta argazkixak topaten. Ia ezautzen dozuezen!

Ia… beatu hobeto…inor be ez dozue ezautzen? Ez di lekatxarrak e! Ia hurrengun:

Azkana e, hamen be inor ez bazue ezautzen… ze pentsa emongosku!

A la tertzera bez?!… Benga ongu bai, azkana!

Igarritxakun… DRA!
Anima eta topa etxin zeuek euki zeinkien argazki desbardinak
Bixar Kofrai Zarrin 20:15tan #TitanDesert lasterketan ixan zin herritarrak euran elkartasun proiektuai buruzko bideo emanaldixe eskainiko dabe. Amaieran lasterketan egondakuai galderak etxeko tarti egongo da!


Lea-Artibai Garapen Agentzixatik Eskualdeko Talentu aztertzeko proiektun buru belarri sartute dabillen herrittar batek honako informaziñoi hau zabaltzen laguntzeko eskatu dosku Turrunekuai.
25-45 urte artekun talentun azterketi nahi dabe eiñ; zetan dazen biharrin, nun… batez be eskualdetik kanpo biharrin edo ikasten dazenakin.
Horretako galdetegi bat prepara dabe. Galdetegixe bete ahal ixateko (galdetegixe beteten dabenan artin gau eta afari eder bat zozketatuko da Antsotegin) eta proiektu honen barri zuzena eta sakonaua eukitteko:
http://www.leartibai.com/pages/eus/lea-artibaiko-talentua-aztertzen.php

Anima eta parte hartu!
Zeoze badakau Lea-Artibain, eta Ondarrun zer esanik ez, talentu de-ta!
Hauxe ailla gasku:
Falta douzenak matxe-matxe douzelako, hilan 14an San Balentin egune, geu be bixotzak banatzea guz! Hori bai: paparreku ipiñieran botaxuz patrikaran daruzuzen sobrantetxuok! Eskerrik asko!



Mendi erronkako parte hartzallin artin eindako zozketako lehenengo irabazlik ixan diz Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa”. Urtarrileko irabazlik, Aurrera Mendi Taldin oparixe jasoko dabe; mendirako bastoi pari.
Sari banaketako argazkixe da azpixan agertzen dana. Argazkixan, Juan Badiola (Aurrera mendi taldeku), Jon Jauregi (zozketako irabazli), Ibon Bedialauneta (Aurrera Mendi Taldeku) eta Unai Barrenetxea (zinegotzixe).
