Lea-Artibaitxik zapatun Mecoa jungo gaz. 3 autobus beteta eta 4.a betete bidin du. Anima, baixakura arte zerrendak zabalik.

Euskal Herria ABIAN, presoak etxera!!!
Lea-Artibaitxik zapatun Mecoa jungo gaz. 3 autobus beteta eta 4.a betete bidin du. Anima, baixakura arte zerrendak zabalik.

Euskal Herria ABIAN, presoak etxera!!!

Atzo jakin gendun Ondarruko basin kanpoko paeta bota nahi dabela, herritxarroi zerbitzu urreatu eta arreti hobetzin helburuaz. Hori diñue!

Makina bat gau pasa douz paet horren aurrin herritxarren bat atxilotute erun eta zeozer jakin nahixan, babesa emoten; lagunan askatasune eskatzen.
Makina bat bidar urreatu gaskuz be bai euran zerbitzu eskaintzen, plaiko zubixan argi ikusi gendun zelako zerbitzu eskaintzen doskun herritxarroi. Urreatu bakoitxin baltzitxunaz jositxe!

Guana urreatu? Ez, eskerrik asko!
Estefania Beltran de Herediak ein eixeban obrin aurkezpena atzo. Turrunetik proposamentxu bat. Obra horretan gastateko asmu dakazuen diru zeatxik ez dozue inbertiuten tortura salaketak ikertzen? Edo tratu txarrak jasoten daben emakumik babesteko protokolun? o… beste edozetan. Muro fisiko hori kentzik ez dabelako esan nahi guana urreatuko zarienik. Etxeko lan ugari dakazuez eitteko ondio pauso hori emoteko.
Euskal Herri independientin polezixaik bihir dan o ez pentsa bikou, eta bihir bada ze polezixa eredu ixan bihir dan. Gehixei pentsa baik, Turrunin argi dakauena da zuena ez dala iñundik iñoa guk nahi douen eredu!
Beraz, lasai guatxik, paetik ez bazue botaten, ez bazaze urreatzen… trankila bixiko gaz!
HITZAn barrixe irakurteko:
Ondarroako ertzain etxearen birmoldatze proiektua aurkeztu du Beltran de Heredia sailburuak
Idatzi hau bixalduzku RADIXU irratiko jentik:HITZAn bideo honetan Josu bera ikusentzun ahalko dozue beran alkate kargu lagatin azalpena emoten.
Eskerrik asko Josu!
Arrazoi pertsonalak dizela-ta, Josu Arrizabalagak alkate kargu laga dau. Gaur atsaldin ein dau publiko hartzi horrenbeste kosta gakon erabakixe. Baixakun, EHBilduk batzarra deittu dau azalpenak emoteko.

Martxun 8an ixendatuko dau udal taldik alkate barrixe. Ordura arte, Zunbeltz Bedialauneta zinegotzixak beteko dau alkate kargu.
Turrunetik, Josuai herrixantzat eindako biharra eskertzi besteik ez gasku geatzen!
Eskerrik asko Josu!
Auzitegi Nazionaleko Zigor aretuk urte 2ko zigorra eskatzen eutsan Aritz Egurrola Anakabe ondarrutarrai Facebooken ETA eta erakunde armatuko kidik goratzi leporatute. Gaur ein dan epaiketan; urtebeteko kartzela zigorra emotse.

Aritz Egurrola auzipetuk leporatzen gakona aitortu dau, eta onartu ein dau Fernando Burgos fiskalan urtebeteko zigor eskaerin proposamena.
Etxea bidin da beraz!
Adierazpen askatasune aldarrikatzen dabenak di; legez kanporatutako Askatasunan irudixe perfilin ibiltxearren, borroki dela bide bakarra esatearren o presun argazkixak publikatearren herritxarrak zigortzen dabizenak.
Allarte beraz sare sozialetan idazten dozuenaz… sozixuk gaiñin dabiz-eta!
Ondo etorri Aritz!
Irakasli: Ana Murcia Guevara (El Salvadorreko Las Dignas taldeko kidi eta I Encuentro Mesoamericanas en resistencia por una vida dignako sortzaileetako bat; gaur egun, Garaipen elkarteko kidi de)
Egutegixe: otsailak 19 eta 20 (baixaku eta zapatu). Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta. Leku: Etxelilan
Gaxe: Jendarte mugimendu eraldatzaile guztik latxeik, feminismuk be korronte ideologiko ezberdinak dauke (feminismuK). Ikastaro honetan, mapa ideologiko konplexu ulertzen saiatuko gaz. Ikusiko dou egungo korronte ideologiko ezberdinetatik subjektu politiku zelan eraiki/berrreraikitzen dan, estrategia politiku eta horiek jendarte aldaketa ulertzeko zer ikuspegi dauken. Lehen saiu baten, latinoamerikako egungo korronte feminista ezberdinak ikusiko dabe.
Hizkuntzi: Gazteleraz ixango da
Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskola info gehixaua:http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Ikastaroamujereslatinoamericanas,econom%C3%ADadelavida%C2%BFelbuenvivir.aspx
Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)
*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Hamen azpixan agertzen dizen zenbakixak diz derbyko zozketako irabazlik: bina sarrera irabazi dabe ( 451 eta 552). Horreik bixok agertu ezik , behikuk irabaziko dabe (395-809).

Otsailak 20, zapatu, kantu bazkaxe egongo da ARRIGORRI OSTATUAN.
Bazkaxe 14 urtetik gorakuntzako ixango da. Menu; patatak errioxar era, oilasku letxugiaz eta jogurre, edarixe eta kafi barne. Berogailu jarriko da. Kantu liburuxki banatuko da eta sorpresak egongo di.
Dana 20 euron truke. Txartelak Kurike, Garoa, Irkaitz eta Ikastolan daz saltzen.
Anima!!! Aukera paregabi abestu eta ondo pasateko!!!
Otsailan 13e ailla da: Torturin kontrako egune! Torturin kontrako egunak gutzat danak badi be. Ondarrutarrok badakiau zeatxik gabizen berbetan… makina bat herritxarrek sufriu dabe torturi-te. Ondio batzuk siñistu ez bada nahi be zoritxarrez existiu de!
Eta gaur herrixan beonen kontrako adierazpenak egon diz.

Torturatuk ixan dizenak euran bixipenak konta eta betiko geatzen dan zaurixe dala esaten dabe. Bertolt Brecht-en zita batek ondo baino hobeto adierazten dabelakun gaz sentiu leikena:
“La cuerda cortada puede volverse a anudar, vuelve a aguantar, pero esta cortada”.
Konponbidin bidin, tortura kasuk be aztertu bihirko di. Ein dizen tortura salaketa gehixenak artxibatuk ixan dizelako. Torturi existiu dela ezin de ezkuta, argittu ein bihir di!

Torturin kontrako taldeko kide eta abogau dan Lorea Bilbaon iritzi artikulu irakurri nahi bazue:
Turrunetik be, ozen eta inddartsu:
TORTURARIK EZ!!!