ERREPUBLIKIn 85. urteurrena gogoratzen

Ezta guri, bañe ez dakau etsaitzat. Gaur udaleko mastetan bi ikur daz iseitxe, bata egunen baten EUSKAL ERREPUBLIKIk eukiko dabena, eta besti, alboko herrixak egunen baten gustako lezkukena eukitxi. Baten batek galdetuko dau zeatxik isei dan eta esan birde beran sasoin  balore errepublikar eta aurrerakoien ikur ixan zanela. AGIRRE lehendakai ixan zan denboran  (II. Errepubliki) Euskaldunok iñozko askatasun mallarik handixena euki gendun. Zeatxik ez lagundu III.a lortzeko?

2

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Errepresaliatu ohiak, Bilboa juteko dexe!

Ondarruko iheslai eta preso politiko ohiak apirilan 17xan, domekan, Amnistiaren bidean preso eta iheslariak etxera! lemapin eingo dan manifako deixe eitteko batu diz gaur.

20160413_190742.jpg

Autobusak egongo diz, apunta betiko lekutan!

Barrixe HITZAn dakazu.

Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute errepresaliatu ohiek

 

AMNISTIAREN NORABIDEAN PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

Ikastaru ETXELILAn,”Euskal estatugintza feministi eta feminismun oinarri politiko eta filosofikuk”

1Irakasli: Jule Goikoetxea Mentxaka (EHU-ko irakasli eta ikerlaixe)

 Egutegixe apirilak 15 eta 16 (baixaku eta zapatu)  Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta. Leku: Etxelilan

 Gaxe Bi gai nausi ixango diz. Batetik, feminismun oinarri politiko eta filosofikuk ikusiko douz. Errepaso bat eingo dou: generu zer dan, genero-sistema, androzentrismu, etab. Gure egungo sistema politiku, ekonomiku eta gure gizartin oinarri filosofikuk patriarkalak dizen heinin, patriarkatu zer dan be ikusiko dou. Bestetik, eztabaidatu eta parte-hartzeko uni be eukiko dou. Praktika txiki bat eingo dou zenbait kontzeptu barneratzeko eta bigarren partin, osteabe, Euskal Estatu Feminista zer dan ikusi, zertan datzan edo zer izan beharko lukeen eztabaidatuko dou guztion artin.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)

 *GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Emakumi te kartzeli

Sarek Iruñan Hartu Trena dinamikin barru atolatutako “Emakumea eta kartzela” mahai ingurun parte hartu eban Urtza Alkorta ondarrutarrak, Oihana Etxebarria Bilgune feminista eta Mila Jimenez senidiaz batea.

emakumea-kartzela8.jpg

Hona hamen bertako mahai ingurun ostin eindako adierazpenak.

Hitzaldi honen harire, SARE herritarrak Bilgune Feministiaz bata, emakume euskaldun pres0 politikuk bixi daben egoerin inguruko dosierra eiñ dau. Berau irakurteko Saren orrixan dakazue aukeri.

http://sare.eus/emakumea-eta-kartzela-mahai-ingurua-irunean/