Ekainak 6 (astelehena), dokumentala + eztabaidi : Festa dezagun gaurdanik geroa
Egune: Ekainak 6,
Ordutegixe: arratsaldeko 18:00etan
Leku: Etxelila
Antolatzaili: Andrabanda feminista
Gaxe: Jai eta errituk balorikin lotute daz eta jendarteko rol eta estereotipuk indartzen dotxue, honen inguruko gogoeta bultzatu nahi dou. Tailer/dokumental honen helburu, jaxetako elementu diskriminatzailik identifikatzi eta horiei zelan aurre egin lantzi de. Horrela ba, gonbidapen hau luzatzen dotzuau guztion artin lanketa egoki bat etxeko asmuaz.

Ekainak 17 (baixaku), kontzerto mundiala PORTUKO RANPAN
Sarrerak aurretixaz eongo diz saltzen ZURRUMURRUn eta NOYA tabernan, lelengotik hartu.

KEMEN URANGA ARTOLAn egune da gaur, ZOIXONAK!!!
Gaur KEMENek urtik beteten dotxu eta ihesin euala ez gendun latxeik ahaztu, barrun dala gitxia ta hamendik, Zoixondu nahi dou ein. Aurten Bryango ekitaldixe berandua eingo dabela diñozku lagunak (kulpi, JAPON aldetik dabillenak ei dauke)

Irakurzale amorratu ixan da beti eta zihur ga herriko barrixak gustoa hartukotxule idatzi ezkeo. Anima eta papera ta lapitze hartu. Hamen beran gaur egungo “helbidi”
KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)

*Turrunin ez ga kantsako preso eta ihesin dabizen herrittarrak zoixontzen.
Ekaiñe hitzaldixez beteta dator!!!
Ekaiñin tzir, Ondarruko EH Bilduk antolatutako hitzaldi ziklu eukikou herrixan. Hitzaldi guztik Kofradi zaharrin ixango diz eta danak arratsaldeko 7retatik aurrea. Lelengoku, ekainak 1in ixango da eta mahaixan eongo dizenak JOSEBA PERMACH eta JONE ETXEBARRIA ixango diz.INDEPENDENTZIA vs PREKARIETATEA gaxatxik eingo dabe berba. Hurrengoko astitan, GOTZON ELIZBURU, IDURRE ESKISABEL eta LOREA AGIRRE eukikouz gai desberdiñak atxik berba eitteko. Ez galdu aukeraik eurak entzuteko eta eurakin eztabaidatzeko. Han ikusiko gaz.

41 urte pasa diz KOLDO ARRIOLA hil bela
19 urte eukazen hil benin. COU (sasoi hartako ikasketak) aproba eta ospakizun txiki bat etxen euazela 34 dantzalekuruntz ixuzen ikasle talde bat, pikolun kuartel aurretik pasaeran berta hurreatzeko aginddu jaso ben eta ixelako motibo baik tiro ein eta siko laga ben lurrin KOLDO. Ordun ata zin errekordatoxuk eskuratu douz.



2016ko KRESALA EGUNAN irudixak
Zapatun ospatu zan herrixan aurtengo KRESALA EGUNE. Beti lez, elkartik Artabiden daukezen lokaletan ikurriñan igoeriaz emon gakon hasieri egunai.




Maxatzak 25 (eguaztena), EH Bilduko hauteskunde batzar zabala

KARENKA taldin sentsibilizaziñoi kanpañi

Hamen datoz 2016ko KAMIÑAZPIko jaxak
Ondioik ez bazue ixenik emon PLAY BACKeako , Maxatzan 22 de azkanengoko egune, ez laga bixarko.
