PLAZAGAÑEko jantokixan prestaketin egitarau!

PLAZAGAÑEko jantokixe aurrea atateko hainbat aurre lan einbir ixaten diz. Batzuk montajin eta desmontajin hartzen dabe parte beste batzuk garbiketan bestik bazkai ta afaxetan esko bat botaten…auzolana deitzen dotzau guk, ta hori dana ondo urteteko tropa handixe bihir ixaten da. Prest zaz esko bat botateko zeube? Azpixan dakazu laneko egitarau, hurreatu ahal dozunin. Esko zabalik hartukozatxuau!

Abuztuak 4 (domeki) Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan batuko gaz, KOSTA ala KOSTA, PRESO ta IHESLAXAK ETXEA!

Beste urte batez, urtero ein douen latxeik hondartzetako mobilizaziñoik eingouz Abuztuak 4an (domeki) eguerdiko 12:00 xetan. Bañe ongun, Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan alkartuko gaz, Bizkaiako hiru hondartzetan eta Gipuzkoako beste hirutan. Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan hain zuzen. Lehenengo aldiz, urtero Etxeratek antolatu ixan daben hondartzetako mobilizaziñoi Sare Herritarraz batea antolatuko dabe. Elkarlanin, guztion arduri dalako euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesu gauzatzeko lanin jarduti.

*Despistauren bat beleo osteabe gogoratzen dotzuau aurten herrixan ez gazela mobilizako. Ondarrutarrok hurbiltxasunatxik bi aukera dakau, edo Mutrikure jun edo Lekatxoa. Han ikusiko gaz. DAN DANAK ETXIN EGON ARTE, KALIN IKUSIKO GAZ!