Abuztuak 4 (eguena), taller motza ETXELILAn: ONDARRUko jaxetan be, eraso sexistaik EZ!!!

TALLER MOTZA abuztuak 4

Etxea bueltan libre nahi dou sentiu, gure sexualidadi aske nahi dou bixi… egunerokotasunin eta jaxetan bebai! Baine zelan aurrea erun hau? Ba aurten herriko hainbat norbanako eta eragile danontzako jai askik eraikitxeko ahaleginin tailertxu txiki baten parte hartzea guz, animaten za zeu be?
Jaxetan gertaten dizen eraso sexistan erru ulertzeko, honek identifikaten jakitxeko eta kolektiboki kudeatzeko tailer labur bat
 
Ondarruko jaxetan be, eraso sexistaik ez!
erasotzallik alpa andra maxetan
 
 
Lekua: Etxelilan
 
 

San Inazio kaleko bizilagun talde bat ETXEA!!!

KAMIÑALDEKO lanak aurreaSentsaziñoi gazi-gozu dakau. Gozu, 70 familixak euran etxita sartzi lortu dabelako eta Gazixe beste askok euran etxitatik kanpo ondioik “bixitxen” jarraitzen dabelako. Horreaz batea, kotxintzako  bidi zabalduko dabe  eta Kamiñazpi auzunik isolamendutik urtengo dau (Herri busak ez dau einbiko buelta guzti adibidez, Bizkai busak be beran bidi eingo dau…).

DSC_1441

 

Ze musika nahizu entzun Kafeko Atzin?

Hauxe da Kafeko Atzeko txosnatik luzatzen doskun galderi herritxarrai. Hamen euran idatzixe:

Aupa! Jaxak be gañin dakauzela ta Txosnetakuk biarrin gabiz. Aurten Kafeko Atzeko Txosnetako musiki aukeratzeko ordun herritxarron iritzixe nahi dou kontutan hartu. Hori dala ta zeuen proposamenak ahal dozuez bixaldu: kafekoatzekotxosnak@gmail.com helbidea, zerrenda bat kantan ixenakin edo kantak eurak deskargata (mp3 formatun). ABUZTUN 1earte da bixaltzeko epi.
Kontun euki txosnetan ipintxeko musiki dala. Hori dala-ta, listan sartu aurretik beatu engouz egokixak dizen edo ez.
Beste baik, anima, bixaldu zeuen proposamenak eta zabaldu mezu!

Beraz, gustoko douen musiki batzen hasi gattin!

SATURRANgo erreki bitsez gañezka

Uda plenun holako irudixak ikusti goran goran ipintxen gatxu, beatu gaur Saturrango errekan ata douzen argazkixak. Hondartza jun eta kakaz beteta urten uretatik. NAHIKU DE!!!
Astebetin bigarren isurketi dala gogoratzen dosku EGUZKI talde ekologistakuk.

satu 1

satu 2

satu 3

TURRUNE SARAJEVOn (BOSNIA)

Handik bixaldusku argazkixak oporreta jun dizen herrittarrak eta honekin batea lau lerro idatzi dosku:

1SARAJEVOa bixitxi einddou uztailin, eta harritxute geatu gaz hamen topa douenaz.Kontrastez betetako herrialdi de BOSNIA: mezkitak eta sinagogak, elixa katolikuk eta ortodoxuk, danak alkarren albun. Yugoslaviako komunismu faltan botaten dabenak topa douz, eta kapitalismuaz diru eindaben aberats barrixak be bai. %45eko langabezixi da, eta pobrezixa asko ikusten da kalitan. Eraikiñetan on dala 20 urteko gerrin aztarnak ikusten diz, eta jentiaz berba eineran igarten da orduko gorrotuk ondiokan bixik dazela. Baki egunero landu bir ixaten daben oreka ahul bat da hamen. Alkarreaz bixitxen jarraitxu ahalko daben ala ez, etorkizunak esango dau.

3